Teknologia albisteak

Euskaraz Pragako kaleetan zehar

Erabiltzailearen aurpegia
Ander Manterola
2007-01-12 : 11:01

2006 urteak herentzia pozgarria utzi digu euskaldunoi Pragan, abenduan argitaratu delako Pragako Gida laburra, Europako hiri turistikoen artean euskarazko bakarrenetakoa, edo bakarra agian.

Pragako Gida laburra, V Ráji argitaletxearen ekimena izan da, euskaraz eta katalanez argitaratu gura duelako lehendik hainbat hizkuntzatan dagoen gidatxoa, oso ezaguna berez Pragan egon den edonorentzat. Hortaz orain eskuragarri dugun euskarazko edizio honek, laster batean katalanez ere argitaratuko da.

V Ráji argitaletxeak, Pragan bertan bizi eta euskal jatorria duen Violeta Uribe itzultzaile eta interpretariaren laguntza izan du euskarazko bertsioa osatzeko, bera baita gaztelaniazko bertsioaren egilea. Kemen handiko emakume honek harreman estua du gurasoen sorlekuarekin, gerraostean atzerrian jaio arren oso sarritan egoten delako gure artean.

Gida xume honen helburua turistei informazio arina eta erraza eskaintzea da, esku artean erabiltzekoa delako azken batean. Horregatik eskertzekoa da Europako hiri turistiko garrantzitsuenetan euskara aintzat hartzen hastea.

Pragako Gida laburra honek beste hiri handi batzuetan jarraipena izatea gauza handia litzatekeenez euskararentzat eta euskaldunontzat, euskaldunoi dagokigu orain erantzun egokia ematea eta ekimen berriak sustaraztea.


Erantzun

Sartu