Sustatu logoa Teknologia albisteak

HPSk euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko ekimena bultzatuko du

Sustatu
2007-01-04 09:01

Sailburuordetzarena 51 milioi euroko aurrekontua da. HPSren araberan 2006koarekiko %13,31ko gehikuntza izan du, eta 2005ekoarekiko %40,48koa. Era berean, HPSk HABEri egiten dion ekarpena %69,78 handitu da legealdiko bi urteotan, ia 41 milioi eurora helduz.

Lan ildo nagusiak ere aurkeztu zituzten. Zerrenda osoa prentsa-ohar ofizialean aurkeztu zuten, baina hona hauek nabarmendu ditugu:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskarazko baliabideak eta aplikazio berriak garatzeko programak bultzatuko ditugu. Beste zenbait ekintzen artean, euskarazko itzultzaile automatiko bat sortzeko ekimena bultzatuko dugu aurten. Eta, gainera, euskarazko eduki digital bikainak sortzeko bultzada ematen jarraituko dugu.
  • Euskal gizartearen euskararekiko atxikimendua eta konpromisoa sendotzeko helburuarekin UKAN elkarbizitzarako birus osasungarriaren mezuari jarraipen berritua emango diogu.
  • Euskarak hedabideetan presentzia gero eta bikainagoa izan dezan bultzada emango dugu, eta euskarazko hedabideen kontsumoari buruzko gogoeta zabala antolatuko dugu.

Erabilitako aurkezpenaren PDF-a ere sarean jarri dute, grafikoekin eta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu