You are the Euskalherria Internet leaders
Eguerdian (13.30etan) Espainiako Gobernuko Barne Sailburu Rubalcabak agerraldia egin du. Arratsaldean, 17.00etan Arnaldo Otegik eta 18.00etan Jose Luis Rodrigez Zapaterok. Partido politiko, sindikatu eta gizarte eragile askok ere kaleratu dute beren iritzia dagoeneko
Orain (20.30etan) bukatu dut euskal blogosferatik errepaso azkarra. Aurki-ren laguntza aparta falta izan zait, ondorioz, seguru blog eta komunitate asko eta asko gelditu zaizkidala errepasotik kanpo, baina atentzioa deitu dit datuak: euskarazko blog bakarrean aurkitu dut goizeko atentatuaren gaineko erreferentzia txiki bat (beste bat ere bazegoen, baina Iratzarri gazte erakundearen ohar ofiziala zen, bere blogean). Eibar.org komunitatean ere, erdaraz , baina El Mundo eta El Pais egunkarien edizio digitalen lotura hutsa eginez. Zabaldu.com-en Eitb24-ren berria, Sustatun ezer ere ez, ezta Berriako blogetan ere (mezu zahar bati erantzuna), Ondorioz, egunkari, irrati eta telebisten bidez, edo hauen edizio digitaletatik jakin ditugu gaurko berriak. Non daude euskarazko blogariak?
Su etenaren iragarpenak izan zuen oihartzunak asko poztu zituen gure blogzaleak (Gaztelumendiren bloga ezin aurkituta nabil, loturarik ezin jarri), baina gaurko berriak non harrapatu ditu? Su etena asteazkenean (lan egunean, beraz) iragarri zuen ETAk. Gaur larunbata da. Izango du zerikusirik horrek?
Luistxo Fernandezek Euskadi Irratikoekin kalakan segi dezala baina oraingoan berri eta iritzi gosez gaudenok betikoengana jo behar izan dugu (1 , 2 , 3 , 4 , 5 , )
Erantzunak kargatzen...