Teknologia albisteak

Euskaltel / La Sexta: gorabahera gehiago euskararekin

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock - Euskaltel-en kliente euskaldun haserratu bat
2007-01-11 : 15:01

Abenduan, FHArlock sinatzen duen gure irakurleak, telebista digitalean izandako gora-behera batzuk kontatu zizkigun, eta erantzun kate interesgarria sortu zuen. Ustez konpondu ziren arazo haiek, baina ez, arazo berriak daude. Auzia nondik datorren auzia jakiteko, irakur ezazue lehenengo artikulo hura.

Kostata, eta kexu publikoa eginda, Euskaltelen LaSextak euskeraz ematen dituen futbol partiduak ikusteko aukerarena konpondu du (Euskaltelen kable bidezko telebista digitala).

Baina konponketak partxeak direnean, gauza bat konpondu beste izorratzeko... Hala gertatu da Euskaltelen.

Orain harte, LaSextaren emisioak euskaltelen bi audio daramate edozein ordutan, gaztelera eta katalana, hau, katalanezko berezko audiorik ez bazegoen, gaztelaniakoa zeraman.

Orain, katalana euskerarengaitik aldatu dute, baina... euskerako audio katea futbol partiduetan bakarrik existitzen da, beraz futbol partidurik ez bada... LaSexta euskeraz ikustean mutututa dago telebista.

Nire dekodifikagailuan jaso nuenean aukera nagusietan sartu nintzen, eta entzuteko audio nagusi bezala euskera aukeratu nuen, noizbait, kasualitatez edozein katek euskeraz zerbait emitituta ere, euskeraz ikusi ahal izateko zuzenean.

Horrela konfiguratuta edukita eta jarri duten konponbidea jarrita, LaSexta ikusten jartzen naizen bakoitzean, mutututa agertzen zait, eta hurrun kontrolarekin manualki aukeratu behar dut gaztelarako audia.

Azkenean, euskerazko audio preaukeraketa aldatu behar izan dut, beti manualki audioak aldatzen ez egoteko, horrela beste kate batek euskera ematen badu ez naiz konturatuko, eta euskerazko kateren batek erderazko audioa ematen badu, euskera ez nuke aukeratuko manualki ez bada.

Euskaldunoi euskera nahi izatea, horrela ordaintzen zaigu, lan askoz gehiago eginaraziz.

Gainera, konturatu, euskaldunen eskubideak defendatzeko, katalanen eskubideak zapaldu direla, euskaldunoi eskubideak emateko, katalanei kendu zaie.

Eta nik zera diot, gure eskubideak bermatzeko, ezin dira besteenak zapaldu, Euskaltelek katalanen eta galiziarren eskubideak euskaldunon parean defendatu behar dituela. 3 hizkuntza horiek emititzen badira, 3-ak eman behar dituela.

Ez dira asko izango euskal herrian bizi diren katalanak eta galiziarrak, baina gutxiago izanda ere, beren eskubideak gureak bezain beste balio dute.

Zein da arazoa? Euskaltelek 24 ordutarako konfigurazioa jartzen duela, eta ez emisioen arabera moldatzen den konfigurazioa. TDT bidez LaSextaren audio kateak ez dira berdinak ezta kopuru bera, euskerazko katea euskera dagoeneak bakarrik existitzen da baina Euskaltelek existitzen ez dena sortzen du, hau mantendu nahi badute, euskerazkorik ez denean, euskerakoan gaztelera sar dezatela, euskerazko preaukeraketak kateen mutuketa sor ez dezan, edo euskerazko katea desagar dezaten bakarrik denean ager arazteko, beste kateekin egiten den bezala kate primeriora joz nahi duzuna aurkitzen ez duelako.

Euskaltel, horrela ez dira gauzak egiten. Bada ordua behar bezala euskeraren auzia konpon dezazuen.

Erantzun

Sartu