Software libreari buruzko bloga Deustuko Unibertsitatean
2007-01-11 11:01
Duela egun batzuk argitaratutako blog aurkezpenean, software librearekin zerikusia duten euskal proiektuak eta euskal blogsfera jarraituko zituztela esan zuten: Librezale, EuskalGNU, euskal unibertsitateetako software libreko talde desberdinak (e-ghost Deustun, ITSAS EHU-n), Sustatu, Zabaldu, Marrapuntu, eta abar...
Zera gehitu zuen egileak orduko hartan: "Nohizbeinka, argitaratutako artikuluak euskeraz izango dira (batik bat jatorrizko albistea euskaraz edota euskararekin erlazionatuta badago) eta euskaldun kolaborazioak oso ongi etorriak izango dira. Blogger euskaldun bat bazara eta Software Askeari buruzko zerbait idatzi baduzu, esaiguzu hemen jartzeko, gustora egingo dugu eta."
Erantzunak kargatzen...