Teknologia albisteak
1

Hitza egunkariek RSS jarioak jarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-01-03 : 10:01

Eskualdez eskualdeko Hitza egunkari euskaldunek RSS jarioak gehitu dizkiete beren edizio digitalei. Aurrerapausu bat hainbat herritan informazio lokala euskaraz Internetetik jaso ahal izateko.

Hitza bakoitzak edizio jarraiaren jarioa dauka, eskualde osoari dagokion beste bat eta, gainera, herriz herrikoak ere bai (Donostiako Irutxuloko Hitzaren kasuan, auzoen araberakoa). Herri txikienak ere badu bere jarioa, adibidez, horra Orexakoa. Herri txiki hauetako batzuek ez dute beti albisterik izaten Hitza hauetan, baina Internet bidez, tokatzen denean feed irakurgailu baten bidez informatua egoteko aukera dago.

Honako helbideetan aurkituko dituzu jario desberdinak:

Salbuespena Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza da, zeinak aparteko webgunea duen, 11Barri.info : hauen kasuan ez dago jariorik oraingoz. Gainerako webguneak azpiegitura beraren gainean dabiltza, EKT taldeko Ehuntzen enpresak eginak dira, 11Barri.info ez bezala.

Erantzunak

Gari Araolaza
2007-01-03 : 11:39

Vocento taldeko Bizkaiko eta Gipuzkoako egunkariek ere eskualdeen araberako RSS jarioak jarri berri dituzte.



Erantzun

Sartu