Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako aurrekontuen balorazioa egin du, 'aurrerapausoak' ikusi dituela nabarmenduz. 2006 urtea bukatu baino lehen Kontseiluak euskarak aurrekontuetan aurten behar duen igoera aldarrikatu zuen eta aurtengo EAEko kontuetan igoera lortu izanagatik pozik azaldu da. "Esaten genuen euskararen normalizazioak baliabide handiagoak behar zituela eta aldaketa hauek arrazoia eman digute", adierazi dute Kontseiluko ordezkariek. Halaber, gogorarazi du datozen urteotan hazkundearekin segitu beharko dela.
     
    
    
    Halere, euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko lortzeke dagoena ere gogorarazi dute. "Hazkundea txalotzeaz gainera, ez dugu ahaztu behar Osakidetza eta Ertzaintza arloak euskalduntzeko behar diren baliabideak inbertitzetik urrun gaudela". 	
Bestetik, Kontseiluak egin zuen ekarpenaren aurrean Hizkuntza Politikarako Sailburuordea den Patxi Baztarrikak Kontseiluari 'alderdikeria' leporatuz egindako deklarazioak arbuiatu dituzte, orain bera baita ekarpen horiek beraiek onartu, txalotu eta gustura hartu dituena. 
Era berean, Kontseiluak eskerrak eman dizkie bereziki oposiziotik aurrekontu hauen alde aritu diren alderdi abertzaleei. "Badakigu lan handia egin dutela aurrerapauso hau lortzeko", aitortu dute ordezkariek.
Gainera, Kontseiluak berriro eskatu du hain beharrezkoa den 'elkarlana'. "Orain Kontseiluaren poza erabatekoa izateko bakarrik falta da administrazioa eta euskalgintzaren arteko elkarlana gauzatzea, Kontseiluarekin bereziki, hizkuntza-politika eraginkorra izango bada denon ahalegina baita beharrezko". 
Bukatzeko, euskararen normalizazioan aurrera egiteko pauso 'ausartak' behar direla azpimarratu dute Kontseilu ordezkariek. "Hizkuntza normalizazioak baliabide ekonomiko egokiak behar baditu ere, hizkuntza-politika ausart eta eraginkorrak ere behar ditu".  
 
Azterketa gaika:
Euskararen aldeko motibazio eta sentsibilizazio kanpaina:
Aurrekontu proposamena	600.000 
Kontseiluak eskatutakoa 750.000 	
Onartutako aurrekontua  800.000 
		
2006-2007 ikasturterako euskaltegi pribatuei dirulaguntzak:
Kontseiluak eskatutakoa	+ 2.000.000 
Onartutako aurrekontua 0 
		
2003/08/06ko Aginduaren arabera maila gainditzen duten euskaltegi pribatuetako ikasleentzako diru laguntzak:
Aurrekontu proposamena 950.000 	
Kontseiluak eskatutakoa	1.950.000 
Onartutako aurrekontua	1.250.000 
	
Euskalgintza: Euskara sustatzeko, garatzeko, normalizazioaren alde eragiteko edota normalizatzeko dirulaguntzak:
Aurrekontu proposamena 1.250.000 
Kontseiluak eskatutakoa	3.000.000 
Onartutako aurrekontua 1.320.000 
		
Dirulaguntza Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari elkartearen lan-programetarako. (Normalizazioaren aldeko eragin lana:
Aurrekontu proposamena	0 
Kontseiluak eskatutakoa	180.000 
Onartutako aurrekontua 0 , ez da sortu
		
Diru laguntza Hizkuntz Eskubideen Behatokiari elkartearen lan-programetarako. (Hizkuntza eskubideen aldeko lana:
Aurrekontu proposamena 0 
Kontseiluak eskatutakoa	90.000 
Onartutako aurrekontua 0 , ez da sortu
		
Entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko dirulaguntzak:
Aurrekontu proposamena 2.420.000 
Kontseiluak eskatutakoa	4.920.000 
Onartutako aurrekontua 2.720.000 
		
Hedabideak: Euskarazko hedabideak sendotu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntzak:
Aurrekontu proposamena 4.750.000	
Kontseiluak eskatutakoa	5.750.000 
Onartutako aurrekontua 5.000.000 
		
Hedabideak: Euskarazko tokiko telebistak sendotu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntzak:
Aurrekontu proposamena	0 
Kontseiluak eskatutakoa	2.120.000 
Onartutako aurrekontua 0 , ez da sortu
		
Euskararen sustapena teknologia berrietan:
Aurrekontu proposamena 1.000.000 	
Kontseiluak eskatutakoa 1.500.000 	
Onartutako aurrekontua 1.500.000 
		
Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak:
Aurrekontu proposamena	400.000 
Kontseiluak eskatutakoa	1.000.000 
Onartutako aurrekontua 1.000.000 
	
Osakidetza eta Ertzaintza:
Onartutako aurrekontuak Osakidetza eta Ertzaintza euskalduntzeko beharrezko diren baliabideak inbertitzetik urrun daude. "Urrun gaude oraindik normalizazioak dituen behar errealetik".
    
    
    
       
    
    
    
       
    
    
 
            
      
        
      
          
          
          
          
Erantzun
Sartu