Gaztea zara eta etorkizunean zure enpresa propioa sortzea gustatuko litzaizuke? Aurtengo udari begira, eta Europako Fondo Sozialak finantzaturik, ekimen berri bat martxan jartzen ari da Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroa: Elosuko auzolandegia, Gazte ekintzaileei zuzendutakoa.
Ekimen honek noizbait beraien enpresa propioa sortzea burutik pasatu zaion jendea batu nahi du eta baita inoiz burutik pasatu ez arren ere artikulu hau irakurtzean Zergatik ez? pentsatzen dutenak.
Auzolandegia Elosun, Bergarako auzo batean, ingurune natural eta pribilegiatu batean garatuko da eta bertan pertsona ezberdinak ezagutzeko eta hauekin elkarbizitzeko aukera izango da. 15 eguneko elkarbizitza (uztailaren 16tik 29ra) suposatzen duen ekimena da esan bezala, antzeko kezkak dituzten, garapen profesionalerako alternatiben bila dabiltzan eta autoenplegua etorkizuneko aukera bezala ikusten duten pertsonak bildu nahi dituena.
Egunak 3 saiotan banatuko dira: 1) Goizetan lan fisiko bat egingo da (ondarearen hobekuntza edo berrikuntza lana); 2) Arratsaldeetan formazio saioak izango dira Ekintzailetza, Espiritu kooperatiboa eta Enpresen Bideragarritasun Planen ingurukoak; Eta gauetan talde dinamika desberdinak landuko dira.
Informazio gehiago nahi duenak edo zuzenean ekimenean parte hartzeko izena eman nahi duenak Saiolanera deitu dezake (943 71 20 72, Argiñegatik galdetu), korreo elektroniko bat (alarrea@eps.mondragon.edu) bidali edota www.equal-ariadna.net web gunean sartu daiteke. Izena emateko azken data ekainaren 15a izango da.
> Gaztea zara eta etorkizunean zure enpresa propioa sortzea gustatuko litzaizuke? Aurtengo udari begira, eta Europako Fondo Sozialak finantzaturik, ekimen berri bat martxan jartzen ari da Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroa: Elosuko auzolandegia, Gazte ekintzaileei zuzendutakoa.
> Euskaraz izango da?
Partehartzaileak euskaldunak badira, bai. Hala ere, arratsaldeko materia edo hitzaldiren bat(egun eta ordu konkretu baten) eman behar duenak euskeraz ez baldin badaki, kasu honetan ere erderara jo beharko genuke. Baina printzipioz, euskeraz; orain arte izena eman dutenek badakite euskeraz.
> Partehartzaileak euskaldunak badira, bai. Hala ere, arratsaldeko materia edo hitzaldiren bat(egun eta ordu konkretu baten) eman behar duenak euskeraz ez baldin badaki, kasu honetan ere erderara jo beharko genuke. Baina printzipioz, euskeraz; orain arte izena eman dutenek badakite euskeraz.
Orain artekoak euskaldunak eta erdal elebakar bat apuntatzen bada? nahikoa izango da elebakar bat euskaldun guztiak gazteleraz aritzeko?
20 euskaldun Vs erdaldun bat = 21 gazteleraz?
> 20 euskaldun Vs erdaldun bat = 21 gazteleraz?
beno, izatekotan erdaraz. edo euskalduna ez den erdaldun oro da gazteleraduna ?
Nire proposamena: 20 euskaldun vs erdaldun bat = ingelesez eta euskaraz.
edozein ekintzailek gai izan beharko luke hizkuntza, zein bestelako zailtasunei, aurre egiteko. eta ingelesa ez da giltza txarra bide horretan, edonorentzat. eta elosun dabilenari ere, euskara ez datorkio gaizki.
Euskaraz izango da?