Ilunafarra irratsaioa, zuzenean eta jendaurrean, Iruñean, maiatzaren 18an ostiralez
Nafarroako Unibertsitateko Gizarte Zientzien eraikinean (Komunikazio fakultatean) izango da, ilunabarreko 9etatik 10etara. Ilunafarrak martxoan hasi zuen bere ibilbidea zenbait euskal ikasleren ekimenez. Harrez gero, Iruñerrian ostegunero izan da entzungai 98.3 FM-n. Ostiralean saio berezia jendaurrean.
Euskaldunberriei eskeinia egongo da aste honetako Ilunafarra. Irakasle eta ikasle, mahai baten inguruan bilduko ditugu solaserako. Erreportai batean euskara Cubara ere iritsi dela jakingo dugu. Mikel (edo Miguel): La Habanan jaio, bizi eta euskalduna izan, dena aldi berean.
The Fermin konexion irratinobela pil-pilean dago. Joanesek bere arreba Azti San Ferminetan galdu zuen. 8 aste eta abentura askoren ondoren, atal honetan aurkituko ote du azkenean? Eta nola ez, musika zuzen-zuzenean: Homo Demens talde tolosarra gurekin.
Entzun aurreko saioak!
http://www.unav.es/98.3/doc/070419ilu.mp3
http://www.unav.es/98.3/doc/070315ilu.mp3
ILUNAFARREKO LAGUN-TALDEAK SAIOA IKUS-ENTZUTERA HURBILTZEKO GONBIDAPENA LUZATU NAHI DIZUETE.
IKASLEEN EKIMENEZ, NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO IRRATIAN EUSKARAZ ORDUBETEZ.
Erantzunak kargatzen...