Teknologia albisteak

Hostalia, Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzailea

Erabiltzailearen aurpegia
Iruri Knörr de Santiago - Hostalia
2007-05-15 : 09:05

ICANN erakundearen sinestamendu ofiziala eskuratzen duen lehen euskal enpresa da Hostalia, Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzailea.

Bilboko Hostalia enpresak (www.hostalia.com), hosting zerbitzuak eskaintzen espezialista baita, ICANNen sinestamendua duen lehen euskal erregistratzailea izatea lortu du (domeinu izenak arautzen dituen nazioarteko erakundea da ICANN). Gaur egun, erregistratzaile ofizial gutxi daude mundu osoan; Espainian, esate baterako, 6 besterik ez.

Hostalia, Webhosting.info argitalpenaren arabera (www.webhosting.info), domeinu gehien ostatatzen dituen euskal enpresa da, eta bosgarrena espainiar merkatuan. 60.000tik gora domeinu kudeatzen ditu, eta 20.000 bezero baino gehiago. Horien artean, besteak beste, zenbait udal eta unibertsitate daude (hala nola EHU edo Complutensea), enpresa ugari (hala nola Marionnaud, Ikusi, Roche edo Ser irrati-katea), eta baita zenbait futbol-klub ere, hala nola Osasuna. Gainera, hitzarmen garrantzitsuak sinatu ditu, esate baterako Google Interneteko erraldoiarekin.

Bilbon ez ezik, Hostaliak Madrilen eta Bartzelonan ere baditu bulegoak. Teknologia-berrikuntzarekin duen konpromisoaren erakusgarri, joan den urtean fakturazioaren % 10 inbertitu zuen I+Gan, eta aurtengo ekitaldian % 15era iritsiko da kopuru hori.

Erantzun

Sartu