"Bermeoko toponimia" libururaren aurkezpena egin zen duela egun batzuk Bermeon. Bitor Uriarte eta Irune Allikak zortzi urteko ikerketa lanaren emoitza izan da liburu hau.
"Bermeoko Toponimia" lan honetan, Bermeo udalerriko toponimoen bilakera historikoa biltzen da; horretarako ikertzaileek (Bitor eta Irune) artxiboetako datuak, informanteak etab. medio izan dituztelarik. Bilakaera historiko horretaz gain, fonetikoa ere aztertu eta bildu dute euren liburu honetan horrela benetan lan osatu bat eskainiz irakurleari.
Egileei elkarrizketa egin zien Bizkaie agerkariak, eta han duzue lan honi buruzko datu gehiago. Busturialdeko Hitzak ere argitatatu du artikulu bat liburuaren inguruan.
Zorionak Irune eta Bitorri egindako lan bikainagatik.