EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzetako ikasleek interneten komunikazio atari bat sortu dute beraien publizitate lanak gizarteratzeko. Interneteko webguneak euskalipod.com izena du eta Euskal iPod imaginariori buruzko hamarren bat publizitate kanpaina dauzka. Publizitate eta Harreman Publikoen azken kurtsoan dauden ikasleak izan dira atari hau sortu, edukiz bete eta hedatu dutenak.
Euskalipod.com webgune honen jatorria klaseko ariketa batean datza. Ariketa honetan, ikasleen helburua zen Apple-en iPod famatuaren edizio mugatu imaginario bat sortzea eta iragarkiaren bidez honen berri ematea. Edizio imaginario honen xede-taldea musikazale euskaldun guztiak dira eta, hori dela eta, Euskal hori itsatsi diote izenari. Ikasle talde bakoitzak bere ikuspuntu kreatibo eman du. Iragarki grafikoak eta spot-ak ere ikusgai daude webgune honetan. Bai webgune, bai lan guztiak erabat euskeraz ekoiztu eta zabaldu dira.
Etorkizuneko publizista profesionalak izango diren ikasle hauek adierazten duten bezala, Euskal iPod-a Euskal Herrirako iPod edizio berezia izango litzateke . Hau izango da beraz web orrialdearen gaia, eta bertara sartzen dena ikaskide hauek horren inguruan sortutako grafika eta bideo guztiak aurkitu ahal izango ditu. Web orrialde honekin zerbait berritzailea egin nahi izan dute EHUko publizitate ikasle hauek, eta era batez haien lanerako gaitasuna eta gogoak erakutsi euskal gizarteari.
Hauxe bezakalo lan asko egiten ditugu urtean zehar, esaten du Naiara Zabalak, 4. Kurtsoko publizitate ikasleak, baina gure karpeteetan geratzen dira. Gure asmoa zen jende guztiak ikusteko aukera eduki dezan. Internetek aukera ezinhobea eman zigun, edukiak zabaltzeko bide erraza, merkea eta unibertsala delako.
Nire lagunen artean, publizitatea ikastea bide erraza omen da, apuntatu zuen Edurne de Arriba. Beren ustez, publizitatea ez da ingeniaritza edo zuzenbidearen maila bereko karrera. Baina komunikazioa sortzea ez da lan erraza, trebetasun profesional eta serio bat baizik. Horregatik webgune hau argitaratu dugu
Euskal iPod ariketaren emaitzak webgune batean kokatzea proposatu nuenean, erantzun izugarria jaso nuen, azaldu zuen Sergio Mongek, EHUko Publizitate Sormena irakasleak. Ikasle guztiei izugarri gustat zaie idea. Bere lanek fakultatetik kanpo irteteko aukera zeukaten.
Erantzun
Sartu