Datorren astean, maiatzak 21, 22 eta 23an, Euskal Herriko Unibertsitatean kultura libreari buruzko jardunaldi batzuk ospatuko dira. Bertan, teknologia digitalek eta sare telematikoek ekoizpen kulturalean izaten hari diren eragina aztertuko da eta baita kultura librearen munduak dauzkan agerbide anitzak, baliabideak eta esperientzia desberdinak ere.
Egitarauean idazmenarekin lotutako tailerrak daude, jabetza intelektualari buruzko hitzaldi bat, bideo emanaldi bat, eztabaidak, GNU/Linux instalazio festa bat, lizentzia libreekin lan egiten duen musika talde bat, eta abar.
Antolatzaileek, jardunaldi hauek urtero ospatzea espero dute. Lehen urtea izateko, edukiak oso ondo daudela uste dut. Animatu zaitez!
Erantzun
Sartu