Teknologia albisteak
1

Hauteskundeetarako kalkulagailua prestatu dugu berriro

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-05-16 : 10:05

2003tik gertatu izan den bezala, ezker abertzaleko zerrendek ez dute normal aurkezterik Hego Euskal Herriko hauteskundeetara. Baina EAE-ANV-k bere zerrenda guztietarako botoa eskatu duenez (bai baliogabetu dituztenentzat eta baita oraingoz onartuak direnentzat), kalkuluetarako egokitutako Sustaturen hauteskunde kalkulagailua berreskuratu dugu.

2003ko maiatzean kaleratu genuen, orduko Foru eta Udal hauteskundeteera begirako kalkulagailu egokitua. D'Hondt legearen araberako kalkuluak egiten programak, eserleku banaketa erabakitzeko, eta kalkulu bikoitza egiten du gainera, boto baliogabetuak kontatuz gero banaketa nola geratuko zen jakiteko.

Hemen dago, beraz, hauteskunde kalkulagailua:

Oraingo honetan, EAE-ANVren zerrenda batzuek debekuaren filtroa gainditu dute oraingoz (alderdiaren kontrako neurri gehiago gerta daitezkeela dio Espainiako Fiskal Nagusiak, baita maiatzaren 27a baino lehen). Hortaz, prestatu dugun kalkulagailuan, segun eta non, ANVrenak barne kontatutakoak izango dira azkenean ofizialak; debekua den tokietan, beste kalkulua ofizialduko dute.

Herriz herri, zinegotzi kopuru desberdina banatzen da, biztanlegoaren arabera. Horrez gain, Nafarroako Parlamenturako eta Batzar Nagusiak aukeratzeko hauteskundeak dira. Nafarroan, 50 eserleku banatzen dira barruti bakarrean. Batzar Nagusietakoak barruti desberdinetan doaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Araban eta Bizkaian baten batean ANV legezkoa da oraingoz.

Foru edo udal hauteskunde izan, ñabardurak daude D'Hondt legearen aplikazioan. Udaletan, botoen %5 gainditzen dutenak bakarrik sartzen dira kalkuluetan. Foru hauteskundeetan gutxieneko maila txikiagoa da, %3koa da. Lasai, kalkulagailuak badaki hori guztia.

Erantzunak

Iban Arantzabal
2007-05-16 : 18:18

Oso ona da kalkulagailu hau, e? Norberak gura duenak irabazten du eta baita alkate jarri ere. Gainera, kalkulu matematikoak egiten trebeak ez garenondako... fenomeno dago.







Erantzun

Sartu