Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren Garapen Iraukorrerako Ekintza Plana aurkeztuko du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurrerapen berezko eta iraunkor baten alde Euskal Herriarentzat izena du agiria eta datozkigun egiturazko aldaketen aurrean berehala abian jartzeko ekintzak proposatzen ditu.
Eusko Ikaskuntzak gaur aurkeztuko duen Ekintzen Plana hiru urte iraun duen hausnarketa prozesu baten emaitza da. 300 lagunek hartu dute esku hausnarketa prozesu horretan eta hurrengo galderari erantzuten dio: Zer egingo dugu datozen egiturazko aldaketen aurrean?
Planak duen abiapuntua da XX. Mendeko garapen eredua - petrolio merkean oinarritutakoa bere oinarrian agortzen ari dela eta gainera gizakiak eragindako klima aldaketari lotzen zaiola.
Lau helburu nagusiak honako hauek dira: 1.- Garapen Iraunkorrak dituen erronkei erantzutea. 2.- Energia eta Klima Aldaketa. 3.- Hirigintza, garraioa eta lurrande antolaketa integratzea. 4.- Gizarte kohesioa.
Eskatzen du giza plataforma bat, gizarteko eragileek hausnarketa eta eztabaida prozesu prospektibo estrategikoan parte har dezaten. Prozesu horren bitartez, era integratu batean ikertu dira ingurumen arloak eta ekonomikoak eta sozialak 6 eremutan: Dimentsio soziala, Enpresa dinamismoa, Ekonomia eta Fiskalitatea, Lurraldearen kudeaketaren eta baliabideen ordenazioa, Energia eta Garraioa.
Aurrerapen Berezko eta Iraunkorra Ekintza Planak aurrerapenerako eredu berria bultzatzeko balio du, Erakundeek eta Gobernuek gidatu behar dutena etikaz eta kemenaz. Gizarte pedagogia bat abiatzeko hainbat baliabide hartu da kontuan.
Faktore ekonomikoak hartu dira kontuan, kanpoko kosteak barneratzeko, hau da, giza kosteak, kutsadurarenak e.a., gaur egungo sistema ekonomikoak sortzen dituenak. Ingurugiroari lotutako faktoreak, konpromiso energetikoari lagunduko diotenak energia kontsumo txikia izango duen ekonomia batekin. Baita ere lagunduko diote produktu eta zerbitzuen baliabideen erabilpenaren produkzioaren eta kontsumoaren efikaziari, epe luzerako planifikazio eremuan kokatzeko eta esaeraren kudeaketan ere bai. Hiritarren parte hartzea, baloreetan oinarritutako hezkuntza eta giza oreka bultzatzeko.
Proposatutako ekintzak berebiziko garrantzia duten 14 eremuren inguruan garatu dira:
Eusko Ikaskuntza euskal kulturaren promoziorako erakunde pribatua da, 1918an sortu zena Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundien babesean. Euskal Herria maite duen aniztasun handiko erakundea da. Eusko Ikaskuntzak duen helburu garrantzitsuenetako bat da gizarteari tresnak ematea etorkizunari aurre egiteko eta bide zehatzak lantzeko, hain gertu dugun etorkizun horrek izango dituen beharretarako eta eskakizunetarako gertatzeko.
Erantzun
Sartu