Ziurtagiriaren Elkarteak lehenengo urratsa eman du, zuzendaritza aurkeztu du gaur Bilbon. Bai Euskarari Ziurtagiriak elkarlanean eta kalitatean oinarritutako urrats bat egin du, azaldu du Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria den Rober Gutiérrezek.
atera! jaialdia Goierrin antolatu den inprobisazioaren jaialdia da. Jaialdiaren ardatzetako bat plazaz-plaza ez dabiltzan bertsozale-bertsolarien arteko taldekako lehiaketa da, eta ostiralean izango da lehen saioa, Zegamako taldea eta Ataungoa aurrez-aurre ipiniko dituena.
Egun batez baino ez dut probatu, baina zoratzen nago Spool.fm sareko irratiarekin. Irrati horrek bilatzen uzten dizu zure gogoko abestiak, eta horiekin zerrendak egiten, zure gustuko abestiekin. (Faroan azaldua, eta hona ekarria haren lizentzia libreari esker).
Renoko Euskal liburutegiak bere webgunea eraberritu du, informazioa eskuragarriago izateko helburuarekin.
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Web gune berriak AA irisgarritasun-maila lortu du.
Datorren ekainaren 14an Elekak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak
izeneko jardunaldia egingo da Donostiako Miramon Parke teknologikoan.
Aisiola begirale eskolak, 2007/2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaroaren matrikula zabalik du.
Markaren kudeaketaren inguruan enpresak sentsibilizatzea eta ingurune global honetan markak duen garrantziaz hausnarketa egiteko Branding edo Markaren Kudeaketari buruzko II. Jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK Komunikazioa enpresak, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Jardunaldia ekainaren 14an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian eta Wally Olins gurua izango da aurtengo izarra.
Atzo ospatu zen Google Developer Day 2007 mundu guztian. Californian izan zen jaialdi nagusia, baina munduko beste 9 hiriburutan ere ekitaldiak antolatu ziren, besteak beste, Madrilen. Hantxe egon ginen zenbait euskaldun, eta hauxe laburpen txiki bat.
Euskal Idazleen Elkarteak www.idazleak.org web orriaren diseinu berria aurkeztu du Bilboko Euskararen Etxean.
Iruñean aurkeztu du UEUk udako ikastaroen aurtengo ekitaldia UDA ZURE NEURRIRA lelopean.
Kontseiluak alderdi politikoen hautagaiei euskarari buruzko hiru galdera zuzendu zien kanpaina hasieran, orain, bukaeran erantzunak dokumentu honetan jaso ditu.
Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei.
Plaentxia, Plazentzi, Soraluze, Placencia de las Armas... herri zulo honetan hazi, hezi edo bizi diren denentzat eta munduko edozein parajetatik herriko berri jakin nahi dutenentzat sortutako orainkaria da Plaentxia.com.
Leioako Plazak eta kaleak antzerkiaren adierazpen guztiekin beteko dira: txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musika eta malabareak. Bihar (maiatzak 31) hasi, eta ekainaren 3a arte.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Gernika-Lumoko Udalak Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizioa aurkeztu dute. Lehiaketaren buruz burukoa uztailaren 14an izango da Gernika-Lumon, eta izena emateko epea hamar egun lehenago amaituko da, uztailaren 4an hain zuzen ere.
Bermeoko 49 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmena sinatu zuten, maiatzaren 18an, Bermeoko XIII. Arrain Azokaren egunean. Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30tan izan zen Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarte sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere han egon zen euskararen aldeko konpromisoa berresteko.
Iazko Iruñeko jaiari lekukoa hartuta dator aurten Donostiara Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagun eta abarrak elkartu eta hurbiltzeko antolatutako jaia.
Hala da. Sakeleko telefono bidez bideo bat egin eta MP4 bat irabazteko aukera ematen du Euskonews Gazteak. Bideoak, gai zehatz bati buruzkoak izan behar dute.
Euskal Zinema Bartzelonan ikusteko aukera izango dugu maitzaren 29tik ekainaren 9rarte Euskal Etxeak antolatzen duen ZNMLD [zinemaldia]an.