Startup2 eta HazRuido lehiaketen sari-banaketarekin itxi zen atzoko Blogak 2.0 jardunaldia Bilbon. Sclipo proiektuak irabazi du bata, eta Todosconlapantoja.com webguneak bestea.
Startup 2.0 lehiaketa Sclipo proiektuak irabazi du, zeure trebetasunak bideoz zabaltzeko ekimen bat, Bartzelonako enpresa batek sortua.
Bigarrena izan da 5min.com izan da, eta hirugarrena Properazzi etxe-bilatzailea.
HazRuido lehiaketan Habitaquo terminoa Googlen kokatzeko saioa, habitaquo-habitaquo.blogspot.com blogak lortu du (David Martinez). Lehiaketa honek marketin biraleko ekintza onenarentzako saria ere bazuen, eta hor Ibon Mujika eta Alex Dolak sortutako todosconlapantoja.com izan da irabazlea. Bigarren saria Ubuntu Tribe ekimenak eraman du, eta hain zuzen horren sortzaile izandako Haritz Rodriguezek kontatu du sari banaketaren kontu hau bere blogean.
Erantzun
Sartu