Joera berrienak sareko hautes-kanpainan
2007-05-17 10:05
Kanpaina 2.0 jar geniezaiokeen izena artikulu honi, baina izen apropos hori Berriak aukeratu du lehenago bere hauteskunde-jarraipenaren Interneteko atalarentzako. Hala ere, denetik dugu jada: blogak ia guztientzat, Twitter, AJAX bidez mugitzen diren mapak, Flash jogailuen bidezko bideoak, wikiak... Bigarren Bizitza falta, espainolak ari diren arren horretan.
Maiatzaren 27an Hego Euskal Herrian izango diren udal eta foru hauteskundeetan, Internet aurreko kanpainetan baino gehiago erabiliko da, duda barik. Jakin dugun azkena:
- Twitter darabil Jon Aritz Bengoetxeak. EAko hautagaia da Bilboko alkatetzarako.
- EAk, halaber, wiki bat du bere oinarriek programari aportazioak jar diezaioten.
- Mapen alorrean, PPko Borja Semperrek Flash aplikazio bat dauka Irunerako bere kanpainan, baina Google Map mugikor eta dinamikoagoak dituzte EAJ-koek Eginbehardugu.com webgunean. Mapak antzekoak dira herri desberdinetarako baina ñabardura argigarri batekin: jeltzaleak agintean diren herrietan, hala nola Bergara edo Bilbon, puntu positiboak ageri dira mapetan, eta oposizio direnetan, txintxeta urdinek puntu beltzen tankera gehiago dute (adibidez Eibarren eta Donostian )
- Flash bidez bideoak batek baino gehiago, baina EAE-ANV-k, modu sinple baina zuzenean, horretan zentratu du Interneteko bere presentzia.
Kanpainako blog guztiak zerrendatzeko, berriz, tira, lan handia hartu beharko genuke!
Erantzunak kargatzen...