Elgoibarren: Elkarrizketa digitalak eta gida komertziala
Elgoibarko atari digitalak bi zerbitzu edo ekimen berri eskegi ditu sarean. Bata, 2007ko Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala, eta bestea, Udal Hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategaiekin Elkarrizketa Digitalak.
Elkarrizketa Digitalak alkategaiekin
Maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetan Elgoibarren aurkeztuko diren alderdi guztietako zerrendaburuekin, banan-banan txateatzea da atari digitaleko arduradunen asmoa.
Maiatzaren 14an hasi ziren EB-Aralar koalizioko alkategaiarekin eta maiatzaren 25ean izango dute azken gonbidatua, EAJ-PNVko zerrendaburua, hain zuzen ere.
Gida Komertziala
Oraingoan gida ez da paperean bakarik egongo, www.elgoibarren.net-en ere eskegi dute Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala. Bi herriotako dendak, enpresak, lanbideak eta elkarteak bildu dituzte bertan (856, guztira).
Erantzunak kargatzen...