Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Aupatu, EITBren Zabaldu bezalako webgunea

Sustatu
2007-09-18 : 10:09

Joan den astean jarri zuen martxan ofizialki Aupatu EITBk. Gaztelaniaz (Aupa, tú) eta euskaraz, Zabaldu.com eta Meneame bezalako produktu bat da, jendearen aportazioen bidez osatzen da albiste selekzioa eta agerpen ordena.

4

Elhuyar dictionary ingelesezko hiztegia

Elhuyar/Elkar - Elhuyar Fundazioa / Elkar argitaletxea
2007-09-17 : 16:09

Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazioak, elkarlanean. Euskaratik ingelesera eta ingelesetik euskarara kontsulta daitezke hiztegi honetan jasotzen diren 34.000 sarrera eta azpisarrerak, 50.000 adierak eta 12.000 adibideak.

Nafarroako Euskara Institutuaren balorazioa

kontseilua - Kontseilua
2007-09-17 : 10:09

Kontseiluak eta Oinarriak elkarteak Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen Euskararen Institutuaren sorrerari buruzko balorazioa plazaratu dute: "Institutuaren helburu orokorra betetzea ezinezkoa da gaur egungo legediarekin”.

3

Erraustegia: idatziak telebistari aurre hartzen

Abel Zatarain
2007-09-17 : 10:09

Argia astekariaren webgunean erraustegiei buruz egin duten bideo/dokumental labur bat aurkitu dut. Hedabide idatzi izan direnek telebistari aurre hartu behar al diote?

4

Irratiko kolaboratzaile teknofilo berriak

Sustatu
2007-09-14 : 10:09

Garikoitz Araolaza teknozalea gaur hasiko da Euskadi Irratian hamabostean behin izango den kolaborazio batekin, eta igandean Joxe Aranzabalek hasiko du bere sail finkoa, irrati berean. Interneten inguruan jardungo dute biek, jakina.

Euskara eta museoak Iparraldean

kontseilua - kontseilua
2007-09-13 : 18:09

Kontseiluak Euskal Herriko museoetan euskararen egoera aztertu du eta horretarako, Iparraldeko 5 museo bisitatu ditu. Baionako Bonnat Museoan, Euskal Museoan, Asiatikan, Biarritzeko Itsas Museoan eta Basanafarroako Erakustegian izan dira Kontseiluko ordezkariak. “Oraindik lan handia dute egiteko Iparraldeko museoak, baina badaude, euskararen aldeko ahalegina egiten dutenak ere”, azaldu dute.

Mapmixer, Yahooren tresna berri bat

Luistxo Fernandez
2007-09-13 : 14:09

Tresna berria aurkeztu du Yahook gaur: Mapmixer, mapa nahastailea. Zera da koxka: mapa edo planoen irudi bat igo, eta Yahoo mapen irudiekin bateratu. Hona adibidea Euskal Herriarekin (eman I Like This Map aukeran, eta zorte pixkatekin mapa gogokoenen artean azalduko da).

7

Heroiak: ETBrentzako euskerak balio gutxiago du

FHarlock
2007-09-13 : 09:09

ETBk Heroiak deritzon telesail arrakastatsua euskeraz bikoiztu du, baina erderazko bikoizketa baina kalitate txikiagoan, euskaldunok kalitate txikiagoa bakarrik merezi dugula uste baitute.

8

Josu Jon Imazek politika utziko du

Sustatu
2007-09-12 : 18:09

Zenbait komunikabidetara bidalitako gutun baten bidez jakinarazi du Josu Jon Imaz EBBko presidenteak, ez dela postu horretara berriz aurkeztuko. Gutun horren gaztelaniazko testu osoa El Pais-en aurkitu dugu eta hara doa lotura hori. Etorkizunaren aldeko erronka da idatziaren izenburua eta euskaraz hemen (EAJ) edo hemen (Berria, .pdf) irakur daiteke.

Euskaltegien marketina Interneten

Sustatu
2007-09-12 : 10:09

Karrajuan ariketa ikusi genuen duela egun batzuk, aprender euskera bilatu Interneten, eta nekez aurkituko duzu euskaltegirik. Hala ere, Interneten ere presentzia badute euskaltegiek matrikulazio eta marketin sasoi hauetan.

Pornografia 2.0 erara

Joxe Aranzabal - Faroa
2007-09-12 : 10:09

Go2Web2 webgunean irakurri dut erabiltzaileak sortutako edukiak —hori baita Web 2.0ren ezaugarririk behinenetako bat— iritsi direla pornografiara ere. Kontua da hainbat aplikazio sortu direla hortik zehar, jendeak bertara igo ditzan bideo pornoak, besteekin partekatzeko. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, handik hona bere lizentziari esker ekarria)

Bilatzaile bibliografiko pertsonalak eta Ricardo Gomezen ekarpenak

Sustatu
2007-09-11 : 11:09

Googlek bere bi zerbitzu konbinatu ditu tresna bibliografiko indartsu bat sortzeko: bilaketa pertsonalizatuak eta liburuen zerbitzua baturik, aukera handiak dituen tresna jaio da. Ricardo Gomez euskalariak sortu duen bilatzaile honek erakusten du potentziala.

Zientzia eta teknika arkeologiari aplikatuta

Garoa Gonzalez - Asmoz Fundazioa
2007-09-11 : 10:09

Aranzadi Zientzi Elkatea eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bat datoz, egun, arkeologian aplikatzen ari diren diziplina zientifiko berriak bultzatzearekin, etorkizunean gure lurraldean egin daitezkeen indusketetan arduradun izan daitekeen ororentzat. Hori dela eta Zientzia eta Teknika arkeologiari aplikatutako ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute.

iPhone-ari karga kentzen

Sustatu
2007-09-11 : 10:09

iPhone produktua izan da 2007ko Appleren eskaintza berri nagusia, oraingoz Estatu Batuetan konpainia jakin batekin bakarrik kontratatu daitekeen zerbitzua. Merkaturatu zutenean, ilara handiak izan ziren salmenta puntuetan, eta marketin arrakasta behintzat izan zuen. Aste gutxiren barruan, berriz, bi iragarpen handi egin ditu Applek: iPod Touch ipod modeloa, batetik (iPhone bat telefonorik gabe, funtsean), eta iPhone telefonoen prezio berriak, 200 dolar merkeagoak.

1

Estanis Osinalde hil da, Mutrikuko alkate eta Itoiz taldeko partaide

Sustatu
2007-09-10 : 11:09

Estanis Osinalde hil da, Mutrikuko alkatea, minbiziak jota. Medioetan azpimarratzen da bere kargu politikoa, baina biografian badu beste datu bat: Itoiz musika taldeko lehen bateria-jolea izan zen.

2

Elhuyarrek itzultzaile/zuzentzailea behar du

Josu Aztiria Urtaran - Elhuyar Fundazioa
2007-09-10 : 10:09

Elhuyar Fundazioak itzultzaile/zuzentzailea behar du Hizkuntza Zerbitzuen sailean jarduteko (Erref.:HZ02)

Lan-eskaintza UZEIn

UZEI - UZEI
2007-09-10 : 10:09

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak informatikari baten lanpostua eskaintzen du bere ikerketa-talderako.

1

Idazlea itzultzaileen lantegian 2007

EIZIE - EIZIE
2007-09-07 : 09:09

Aurten, laugarrenez, itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. Datorren astean, Iban Zalduaren Itzalak liburuko izen bereko narrazioa landu eta itzuliko dute lau itzultzailek, idazlearen laguntzaz: frantsesera, alemanera, italierara eta gaztelaniara aldatuko dute testua.

Saregune, Chris Nicol Free Software sarirako finalista

Premine - Saregune
2007-09-07 : 09:09

Mundu osoko 50 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 7 geratu dira finalista eta hauen artean Euskal Herriko proiektu bat: Saregune, Teknologiaren giza eta elkarte erabilpen alde Gasteizko alde zaharrean diharduen ekimena.

1

Paquito Chocolatero errekorraren bila Parisko Eskual Etxean

Sustatu - eskualetxea.com
2007-09-06 : 13:09

Ostiral honetan, irailak 7, arratsaldeko zazpietan munduko Paquito Chocolatero handiena egiteko lehen ahalegina antolatu du Parisko Eskual Etxeak Parisen. Guiness Errekorra hausteko beste sei ahalegin egingo dira Munduko Errugbi Txapelketak dirauen bitartean, urriaren 20 arte, alegia. Saiakera guztietara zuriz eta gorriz jantzita joateko eskatu dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››