Joan den astean jarri zuen martxan ofizialki Aupatu EITBk. Gaztelaniaz (Aupa, tú) eta euskaraz, Zabaldu.com eta Meneame bezalako produktu bat da, jendearen aportazioen bidez osatzen da albiste selekzioa eta agerpen ordena.
Artikulua bidaltzeko edo iruzkinak egiteko, Zabaldun bezala, errejistratu egin behar da. Baina baita bozkatzeko ere: Zabaldun ez da hori beharrezkoa, errejistro gabe ere bultza daiteke albiste bat.
Pligg softwarearekin egina dago Aupatu, eta euskaratzean oso txukun geratu ez diren gauza dexente ikusten da: "1 Iruzkina" erantzun bakarra dagoenean, eta "3 Iruzkinak" hiru baldin badaude. "Aireratuta 6 ordu atzera" edo "3 egun atzera" irakurtzen denean, aidanez, noiz argitaratu zen jakinarazi nahi dute.
Aupaturen hastapen hauetan, badirudi parte-hartzaile gehienak EITB24.com-eko erredaktoreak direla. EITB24.com-eko euskarazko albisteetan, adibidez hemen, bi botoi jarri dituzte, berriak Zabaldun edo Aupatun bozkatuz promozionatzeko, erabiltzailearen aukeran.
Erantzun
Sartu