Mundu osoko 50 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 7 geratu dira finalista eta hauen artean Euskal Herriko proiektu bat: Saregune, Teknologiaren giza eta elkarte erabilpen alde Gasteizko alde zaharrean diharduen ekimena.
Europatik, beste dinalista bat besterik ez da: Extremadurako "Plan de Alfabetización Digital" delakoa.
Saregune dela eta, hona hemen kontutan hartzeko datu batzuk:
- Bazterketaren aurka lan egiten duen elkarte batek, Sartu Álava, kudeatzen du ekimena.
- Ia 3 urte t'erdiko ibilbidea dauka bere "ziberoinetan". Eta urteotan lortutako emaitzak oso ikusgarriak dira: urteko bataz-besteko erabilpenak: 30.000, erabiltzaile kopurua: 3.200, 2006. urtean zehar emandako informatika, internet eta software libreko tresnen ikastaro kopurua: 133, pertsona-talde zein elkarteentzat.
- Oinarrizko erreferentzia bilakatu da, elkarte zein gizarte mailan, Kode Irekiko teknologiak ezarri eta erabiltzean, eta ez bakarrik baliabide urriko pertsonen artean haustura digitalarekin apurtzeko egindako lanagatik, baizik eta aukokideen arteko harremanak bultzatzeagatik, gizarte kapitala azalarazten eta koordinatzen laguntzeagatik, eta kultura sorkuntza eta ezagutza librearen inguruan hiritargoa dinamizatzeagatik.
- Teknologia berriak erabiltzeko eta disfrutatzeko gunea da, hizkuntza, talde etniko, gizarte, genero edo adin mugak gaindituz. Lokala dinamizatzen duen taldea eta erabilpen komunitariorako edukiak eta webguneak sortzen dituzten pertsonak dira honen adibiderik argiena. Argentinan, Kolonbian, Ekuadorren, Marokon, Saharan, Rumanian jaiotakoak eta bertokook osatzen dugu lan taldea. Eta erabiltzen ditugun hizkuntzak euskara, gaztelania, errumaniera, marokiar arabiera, sahariar arabiera eta bereberea dira.
APCko Chris Nicol Free Software sariaren inguruko argibide gehiago: Gaztelaniaz
eta ingelesez.
Sareguneren inguruan gehiago jakiteko: Saregune.net
Erantzun
Sartu