Sustatu logoa Teknologia albisteak

iPhone-ari karga kentzen

Sustatu
2007-09-11 10:09

iPod Touch delakoak iPhonearen kutxa eta interfazea errepikatzen ditu (aldaketa txiki batzuekin). Oinarria, telefonorik gabeko iPhone bat da, musika, bideo eta gainerako zerbitzuetara pantailan bertan agertzen den interfazean ukituta iristen da erabiltzailea. Wifi konexioetarako gaituta dago, eta hortaz, nabigatu egin daiteke harekin.

iPhone bati karga kentzen hasita... prezioa kentzea preziotik salmentak igo ditzake, baina haserre bizia eragin du bezero leialenen artean, ilarak egin eta lehen iPhoneak zintzo zintzo erosi zutenen artean, orduan produktuaren test nahikorik inork egin ez zuenean. Steve Jobs-en konpainiak kritika horien aurrean jokaldi batekin irten behar izan du: 100 dolar itzuliko zaizkie lehen erosle haiei. Baina tratua ere ez da hain biribila: 100 dolar horiek Apple dendetan gastatzeko bonua dira, eta 100 dolar galtzen irtengo lirateke oraindik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu