Irratiko kolaboratzaile teknofilo berriak
2007-09-14 10:09
Garikoitz Araolaza teknozalea gaur hasiko da Euskadi Irratian hamabostean behin izango den kolaborazio batekin, eta igandean Joxe Aranzabalek hasiko du bere sail finkoa, irrati berean. Interneten inguruan jardungo dute biek, jakina.
Joxe Aranzabalen tartea 8. probintzia izango da, Anjel Lertxundik hala esaten baitio blogosfera euskaldunari. Euskadi Irratian, Amarauna izeneko irratsaioaren barruan izango da igandero, goizeko 10:15ean, hamar bat minutuz.
Garikoitz Araolazaren atalak ez dauka izenik, nonbait. Ostiraletan izango da, bi astetik behin. Lehena gaur bertan izango da, 10.30ak aldera, Manu Etxezorturen Faktoria programan.
Euskadi Irratian zuzenean entzun daiteke Internet bidez, hemen.
Erantzunak kargatzen...