Paquito Chocolatero errekorraren bila Parisko Eskual Etxean
Errugbiko Munduko Txapelketa ospatzen dela eta antolatu da Guiness errekorra hausteko saiakera hau. Aurrerago ere Paquito Lagunak elkarteak - Basoko Lagunak antolatu ditu horrelakoak Baionako jaietan 5.100 lagun, 1,7 kilometro.
Era berean, irailaren 7tik urriaren 20ra ospatuko den Txapelketa horretan laguntzeko boluntarioak eskatu ditu Gabriel PERI karrikan (93400 SAINT-OUEN) dagoen Eskual Etxeak.
Izatez Paquito Chocolatero Alacanten jaiotako Gustavo Pascual Falco musikoaren pasodoblea da, bere koinatu zen Paquito "El Chocolatero" (Francisco Perez Molina) inspirazio iturri hartuta. Valentziako Cocentaina herrian jotzeko idatzi zen pasodoblea, baina gaur egun izugarrizko arrakasta du hainbat lekutan, esate baterako, Baiona aldean.
Erantzunak kargatzen...