Estropada sasoian gaudela, bi baliabideren berri, traineru eta arraun munduko euskarazko terminologian bustitzeko. Batetik aurten Hibaika klubak atera duen "Arrauna eta euskara" liburuxka, eta bestea duela urte batzuetakoa, Hondarribia Arraun Elkarteak eta Hondarribiko Udalak 2006an argitaratu zuten "Arraunketa hiztegia".
Errenteriako Hibaika taldearen hiztegitxo berria Errenteriako liburutegian eta herriko Rosmi saltokian lor daiteke. Era berean, Euskotren eta Eusko Label ligetako Boga aldizkariarekin batera herriko komertzioetan ere banatu dute. 500 ale banatu zituzten, egongo da hortik baten bat.
Duela hilabete parea aurkeztu zuten eta orduan erredakzioan lan egin duen Zuriñe Alberdi arraunlariak esan zuenez, «liburuxka xumea da, tamainan eta edukian, baina arraun munduan ezinbestekoak diren terminoak euskaraz biltzeko nahikoa».
Hondarribian argitaratu zena sarean daukazue, eta hangoa da ilustrazuorako aukeratu dugun goiko irudia, arrauna bera, tresna gisa, bere parteekin txukun. Eta traineruaren parteak, honakoak:
Erantzun
Sartu