Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Paperetik amaraunerako ibilbidea, mahai ingurua

angel bidaurrazaga - EIRE ((Unibertsitateko euskal irakasleen elkartea)
2007-09-27 : 10:09

EIREk antolatuta, internet eta teknologia berrian eragina unibertsitateko liburugintzan eta irakaskuntzan aztertuko da, urriaren 4an Ibaetako Campusean.

1

Lucio eta Pertur: batean bale, bestean kale

xme
2007-09-26 : 20:09

Gaur da "Euskal zinemaren eguna" izendatu ohi dutena Donostiako Zinemaldian. Izena eta izana ezin esan bat datozenik kontu honetan, hemengo produkzio apurrak erdara hutsezkoak baitira (film laburren bat salbu); dena dela, dagoenaren artean pare bat hautatu ditugu, zeresan gehien horiexek eman dutelakoan: "Lucio" eta "El año de todos los demonios".

Aita-alabak

xme
2007-09-26 : 16:09

Kalitatezko lanak itzuli dira Zinemaldiko sail ofizialera asteazken honetan, oso tankera diferenteko film birekin: "A Thousand Years of Good Prayers" Wayne Wang txinatar-iparramerikarrarena, eta "Matar a todos" Esteban Schroeder hegoamerikarrarena.

1

Bada euskal komunitaterik Interneten?

Sustatu
2007-09-26 : 13:09

"Existitzen da euskal komunitaterik Interneten? Komunitatea da ala kuadrillatxoa? Eta ikusgarri gara beste batzuen aurrean?" Galdera horiek eta antzeko hainbat kaleratu dira azken egunotan euskal blogosferan. Joxe Rojasen hitz batzuen haritik tiraka, galdera, erantzun eta mezu-truke interesgarriak sortu dira egunotan hainbat blog eta webgunetan.

Wikifarra ostiral honetan (irailak 28) Donostian

Teketen - Wikifarra wiki
2007-09-26 : 09:09

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna. Aurten Irailak 28, ostirala, 20:00etan Donostiako Doka kafe antzokian gelditu gara. Animatu!

Konspirazio txinatarrak eta freudkeria espainiarrak

xme
2007-09-25 : 15:09

Astearte honetan bi film guztiz desberdin eskaini dizkigute Zinemaldiko sail ofizialean: "Siete mesas de billar francés", Gracia Querejeta espainiarrarena, eta "Ceot oi kap gei" edo "Exodus", Pang Ho-Cheung hong-kongdarrarena. Diferenteak bai, baina ez batak ez besteak asebete ez gaituztenak.

‘Teknoskopioa 2007’ gazteentzako ideia-lehiaketa martxan da

Elhuyar Fundazioa / Innobasque / Zientziaren Kutxagunea - Elhuyar Fundazioa
2007-09-25 : 09:09

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako sariketa honek ‘Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak’ gaia du oinarri. Zientziaren Astearen barruan antolatu dute ekimen hau Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak

Jardunaldia Emunen 10. urteurrenean

EMUN, Koop. E. - EMUN, Koop. E.
2007-09-25 : 09:09

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioari buruzko jardunaldia EMUNen 10. urteurrena ospatzeko. Hamar urte dira EMUN kooperatiban euskara planak egiteari ekin genionetik.

Iraganaren pisuaz

xme
2007-09-24 : 16:09

Film kanadar bat ("Emotional Arithmetic", Paolo Barzman) eta beste bat argentinarra ("Encarnacion", Anahi Berneri) ikusi ditugu astelehen goiz honetan, gaiz zein giroz oso diferenteak, biak ere sail ofizialean jokatzeaz gain zuzendari berrien sarirako hautagaiak, baina aukeran eskastxoak

3

Si non e vero, hoax bat da orduan

Sustatu
2007-09-24 : 10:09

Joan den asteko albiste hori, txortan berbaren etimologia ingelesarena... Zantzuen arabera, Azkoitiko abarketa langintzan jatorri seguruagoa du terminoak, kontatzen diguten marinelen istorioan baino. Eta, hortaz, kontu hau hoax bat da bete-betean, Interneteko gezur biral bat. Interneteko euskarazko lehen hoax historikoa?

Literatura, telebista... eta zinema

xme
2007-09-23 : 17:09

Sail ofizialeko epaimahaiburu Paul Auster jaunak egindako azken filma eskaini digute igandean lehiaketa ofizialetik kanpo: "The Inner Life of Martin Frost" (Martin Frosten barne bizitza), austerzaleentzat egina dirudiena; eta horrez gain tamainaz, anbizioz eta nire ustez kalitatez benetan handia den pelikula bat: "Reclaim Your Brain" (Berreskura ezazu zeure burmuina).

Mendebaldea / Ekialdea

xme
2007-09-22 : 15:09

Gure munduan zenbat mundu diferente kabitzen diren frogatzera datoz larunbat honetan Zinemaldiko sail ofizialean erakutsi dizkiguten film biek: Manuel Poirier frantsesaren "La maison", eta Hana Makhmalbaf irandarraren "Buda az sharm foru rikht" (Lotsaz lehertu zen Buda).

Etxe barruko gerrak eta urrunekoak

xme
2007-09-21 : 16:09

Inaugurazio eguneko maila onari eutsi dio Zinemaldiko sail ofizialak bigarren egunean, oso izaera diferentea baina gauzatze bikaina duten pelikula bi erakutsiz: "Mataharis" Iciar Bollain-ena, eta "Battle for Haditha" Nick Broomfield-ena.

3

Euskara baizik ez zekiten haiek

Sustatu
2007-09-21 : 10:09

Koldo Aldabek istorio polita zekarren atzoko Hizpideak atalean Berrian: euskara baizik ez zekiten etorkinak iritsi zirela 1911an New York-era. Uste dugu New York Times-eko hemeroteka n aurkitu duela kontua Aldabek. Are gehiago sarean bilatuta, untzi hartan iritsitakoen izenak eta erregistro originalak (batzuk bederen) aurkitu ditugu guk.

Badaukagu zineman euskeraz zerbait ikusteko?

FHarlock - Arkadia Euskal Ontzia taldea
2007-09-21 : 10:09

Askotan zineman euskarazko saioak direla jakiten dugu, hauek izan ondoren. Hemendik aurrera, interneteko egutegia izango duzu garaiz jakin ahal izateko.

Godfather errusiarra

xme
2007-09-20 : 16:09

Hasi da Donostiako 55. Zinemaldia, sail ofiziala inauguratu duen "Eastern promises" (Ekialdeko promesak) filmarekin, David Gronenberg zuzendariak Londresen kokatutako Errusiako mafiaren gainean egin duen pelikula ikusgarria. XME, Xabier Mendiguren Elizegi, Sustaturen korrespontsal akreditatua da Zinemaldian, eta bere blogean zein Sustatun argitaratuko ditu zine kritikak glamourrak dirauen bitartean.

Bergaraldeko hiztegia sarean

Sustatu - Bergara.net
2007-09-20 : 10:09

Juan Martin Elexpuru idazleak duela bi urte argitaratu zuen Bergaraldeko hiztegia, Interneten jarri dute edozeinek erabiltzeko moduan. Bilaketak egiteko hainbat aukera eskaintzen ditu, eta norberak bere ekarpenak ere egin ditzake.

2

Filmak euskaraz, azpitituluak sortzeko ekimen kolektiboa

Anpulubila - anpulubila.murgilduta.net
2007-09-19 : 12:09

Joan den asteko albiste batean, erantzunen artean azaldu zen proposamen hau: "Filmak euskaraz ordenagailuan behintzat ikusi nahi baditugu (edo telebistan, proiektorean...), azpitituluak sortu beharko ditugu. Animatzen al da inor?" Proposamen horretaz gehiago, jarraian.

1

Euskara ikasleendako joko berria on-line

Ion Rey Bakaikoa - Iturrama BHI
2007-09-19 : 10:09

Iaz, Iturrama BHIko euskara departamentuari bururatu zitzaion geure ikasleei euskara azterketak gainditzeko on-line materiala sortzen hastea. Batxilergo mailako geure ikasleentzat joko berria asmatu dugu deklinabidea lantzeko.

UEUren Ikastetxe nagusiko eskaintza udazkenerako

Mari Karmen Menika - UEU
2007-09-18 : 14:09

UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, ikastaro sorta antolatu du 2007ko udazkenerako. Eskaintza horren barruan daude informatika alorreko bi ikastaro hauek: Bat: Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia.
Bi: Podcasting eta eduki sindikazioa.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››