Aurten, laugarrenez, itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. Datorren astean, Iban Zalduaren Itzalak liburuko izen bereko narrazioa landu eta itzuliko dute lau itzultzailek, idazlearen laguntzaz: frantsesera, alemanera, italierara eta gaztelaniara aldatuko dute testua.
Lantegia Ibaizabal ikastolan egingo da, Durangon, 2007ko irailaren 10etik 13ra. Itzultzaileek lau eguneko lantegian arituko dira idazlearekin elkarlanean, narrazioa nork bere hizkuntzara itzultzen.
Itzultzaileak:
Fermin Arkotxa (frantsesera)
Christiane Bendel (alemanera)
Roberta Gozzi (italierara)
Angel Erro (gaztelaniara)
Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri emango dute idazleak eta itzultzaileek, eta ondoren, narrazioaren pasarte bat irakurriko dute bost hizkuntzetan, musikaz lagunduta.
Jendaurreko ekitaldi hori irailaren 13an izango da, arratseko 7etan, Durangoko Landako Gunean.
Noticias de Alava egunkariak parabola polita idatzi du itzulpengintzaz Iban Zalduak ikastaro hau igaro ondoren.