Teknologia albisteak

Pornografia 2.0 erara

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal - Faroa
2007-09-12 : 10:09

Go2Web2 webgunean irakurri dut erabiltzaileak sortutako edukiak —hori baita Web 2.0ren ezaugarririk behinenetako bat— iritsi direla pornografiara ere. Kontua da hainbat aplikazio sortu direla hortik zehar, jendeak bertara igo ditzan bideo pornoak, besteekin partekatzeko. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, handik hona bere lizentziari esker ekarria)

Hona hemen, bada, zenbait komunitate porno aipatzeko modukoak:

  • Megarotic. Hemen bisitariek nabigatu, ikusi eta puntua ditzakete bideoak, musutruk. Hala ere, Megarotik-ek mugatu egiten ditu zenbat bideo ikusi ahal diren egunean (bazkide ez bazara, 10; bazkide bazara, 20). Gura baduzu zure bideoak igo (artxiborik handiena 5GB), jaitsi, etab., orduan premium kontu bat ireki behar, alegia, 9,99 dolar hileko (urtean 69,99 dolar).
  • Fantasti.cc. Antolatuta dago edozein Web 2.0 webguneren tankera, nahiz eta edukiak oso bestelakoak izan. Hemen ez dago mugarik, dena da doan. Erabiltzaileek bilatu egin dezakete, ikusi eta jaitsi (ala eraitsi?) hor dauden 60.000 bideo baino gehiago.
  • Nipplebyte. Zabaldu.com-en tankerako webgunea, baina hor edukiak pornoak dira. Ikusten baduzu zure gustuko bideo bat, eta gura baduzu besteekin partekatu, bidali NippleByts horretara. Jendeak gustuko badu, zabaldu egingo du, harik eta webguneko azalean agertu arte. Bost boto nahikoa dira edukia azaleratzeko.
  • StumblePorn. Nahi baduzu egunero eduki freskoak aurkitu, jaitsi StumblePorn barra eta instalatu zure nabigatzailean. Barra horrek lagunduko dizu kalitatezko pornoa bilatzen, eta aukera emango dizu zuk aukeratzeko zer formatutan gura duzun ikusi (argazkiak, bideoak, zuzeneko webcamak, etab.).
  • Pornotube. Onenatako bat, antza, Web 2.0ren ikuspegitik. Izena emana duten erabiltzaileek denetik egin ahal dute hor: igo bideoak, txertatu beren blogetan, partekatu, sailkatu, iradokizunak idatzi… Hala ere, ez duzu sinatu beharrik nahi adina bideo ikusteko. PornTubek bere playerra du; horrek esan nahi du ez zaituela eramango beste webgune batzuetara, banner eta iragarkiz josita dauden horietarkoetara.

Erantzun

Sartu