Aranzadi Zientzi Elkatea eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bat datoz, egun, arkeologian aplikatzen ari diren diziplina zientifiko berriak bultzatzearekin, etorkizunean gure lurraldean egin daitezkeen indusketetan arduradun izan daitekeen ororentzat. Hori dela eta Zientzia eta Teknika arkeologiari aplikatutako ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute.
HELBURUAK
Ikerketa arkeologikoan gailentzen ari diren joera zein diziplina zientifiko berrien gaineko ezagutzak jasotzea, eta karreran zehar arkeologiarekin lotutako ikasgaietan jasotako kontzeptuak zabaldu eta sakontzea.
EZAUGARRIAK
Ikastaro erdi-presentziala da honakoa, eta 350 orduko iraupena du. Bi atal bereiz daitezke bere baitan:
-Moduluetan banatutako eduki teoriko-praktikoak (250 ordu)
-Internet bidezko eduki didaktikoak (130 ordu)
-Eskola presentzialak (120 ordu; 30 aste)
Eskola presentzialak ostiral arratsaldean emango dira, Aranzadiren egoitzan (Donostia).
-Indusketa arkeologikoetan parte hartzeko eduki praktikoak (100 ordu)
Ikasle bakoitzak Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Ipar Euskal Herrian zein Kantabriako Autonomia Erkidegoan burutzen ari den indusketa arkeologiko batean hartuko du parte.
MATRIKULAZIOA
2007ko urriaren 1 arte irekia dago matrikulazio epea. Ikastaroa 2007ko urrian hasi eta 2008ko urrian bukatuko da. Ikasle kopurua mugatua da.
Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzi Elkarteak hainbat unibertsitaterekin sinaturiko hitzarmenei esker, ikastaro honek aukera askeko kredituak emango dizkie ikasle unibertsitarioei.
Informazio guztia, ikastaroaren web orrian aurkitu daiteke: http//arkeonet.asmoz.org
Hala nola, informazio gehiago behar izanez gero:
Garoa Gonzalez
Arkeonet Ikastaroaren koordinatzailea
Tfno.:943212369
Fax:943297946
E-mail:ARKEONET@asmoz.org
http://arkeonet.asmoz.org
Erantzun
Sartu