Josu Jon Imazek politika utziko du
2007-09-12 18:09
Zenbait komunikabidetara bidalitako gutun baten bidez jakinarazi du Josu Jon Imaz EBBko presidenteak, ez dela postu horretara berriz aurkeztuko. Gutun horren gaztelaniazko testu osoa El Pais-en aurkitu dugu eta hara doa lotura hori. Etorkizunaren aldeko erronka da idatziaren izenburua eta euskaraz hemen (EAJ) edo hemen (Berria, .pdf) irakur daiteke.
Berriz bere jardun profesionalera itzuliko dela dio gutunean Imazek, eta uler daiteke politika aktiboa utziko duela horrekin.
Josu Jon Imaz kimikaria da eta eszedentziako lanpostua Inasmet zentro teknologikoan du.
Erantzunak kargatzen...