Heroiak: ETBrentzako euskerak balio gutxiago du
Gogora dezagun nondik datorren Heroiak telesaila ikusi ahalko denarena. Lehendabizi sinadura bilketa bat egin zen ETBri telesaila bikoiz zezan, euskeraz ikusten ez zelako ETB2an dualki emititzen ez bazen eta ETB1n denbora zelako telesail bat ikusi gabe.
Gero jakin genuen, ETBk aintzat hartu zuela, eta Heroiak telesaila ETB2tik euskeraz ikusteko aukera izango genuela: Albistean Sustatun.
ETB azkar eta serio ibili da, eta telesail honen DVD edizioak euskerazko bikoizketa eramango du. Poztekoa da, behingoan egin dutelako, arau izango beharko lukeena
Baina edizioak gertutik begiratzekoan, hurrengokoa aurkitzen dugu:
- DolbyDigital 5.1: Ingelesa eta gaztelera.
- DolbyDigital 2.0: Euskera, katalana eta galiziarra.
Zer esan nahi du honek? Hizkuntza ez nazionalentzako kalitate formatu txikiagoa erabili dela, 5.1 soinua ingurakorra da, home cinema deritzonetan soinua 5 kokalekuentzako prestaturik dago, aurrekoa, eskuma, ezkerra, atzeko eskuma, atzeko ezkerra, soinu grabeentzako bozgorailuarentzako informazioarekin. 2.0-koa bitartean, soinu sinple da, soinua ezkerretik edo eskumatik bakarrik kokatzen da.
Beraz, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak, erdaldunak baino soinu kalitate txikiagorako eskubidea daukagu, ez ditugu erdaldunen kalitate eskubide berdinak, gutxiago gara.
Eta ez da kontua diskan espazio arazorik dagoenik, DVD tipiko baten, 4 atalduna, 5.1eko 3 audiok 7 giga betetzen dute. 5.1 bikoizketa bakoitzak 460 mega direla kontuan edukita eta diskak 8.5 giga gorde ditzakela, Heroes-ek dakartzan bikoizketa guztiak 5.1-en etor zitezken arazorik gabe.
Non da arazoa beraz? ETB eta beste kateak, gehienez jota 2.0-n bikoiztera ohitu direla, naiz eta bikoizterako materiala gaur egun 5.1-en jaso daitekeenik, beraiek gaur egungo beraien beharretara begiratuta lan egiten dute. DVDak 5.1 eraman dezakeela? bost axola beraiek emisioan erabili ezin badute.
Gogoan dut ETBren duela urte batzuetako lema, "Etorkizunari begira zabalik leihoa" edo holako zeozer zen. Gaur egun telebistaren etorkizuna HDTV da, zeinetan 5.1 erabiliko den. HDTV heltzerakoan, ETBk 2.0 bikoizketa izango du bakarrik berriz emitituko balu sail hau. Etorkizunari begira lan egin ordez, 90 hamarkadako kriteriokin lanean dabil.
ETB: ordua du leihoa behingoz irekitzeko, etorkizuna benetan aintzat hartuz, euskaldunei erdaldunei eskeintzen zaien kalitate berdina eskeiniz.
ETB: euskaldunak ez gara beste inor baino gutxiago, baduzu hori ikasteko garaia. Eguneratu lan kriterioak eta sortzez bikoizketa aparte gorde bada, nahastu ezazu 5.1-en, HD-DVD edizioa laister prestatzen hasiko baitira.
Erantzunak kargatzen...