Googlek bere bi zerbitzu konbinatu ditu tresna bibliografiko indartsu bat sortzeko: bilaketa pertsonalizatuak eta liburuen zerbitzua baturik, aukera handiak dituen tresna jaio da. Ricardo Gomez euskalariak sortu duen bilatzaile honek erakusten du potentziala.
Google Custom Search eta Google Books dira oinarrian tresna berriaren oinarrian dauden zerbitzuak. Bien konbinazioari, MyLibrary deitu diote, eta Googleren iragarpen ofizialak detaile gehiago emango dizu.
Google Books-en aurki ditzakezun liburuak zure zerrenda pertsonal batera eramaten badituzu, haietan aurkitzen diren terminoen gaineko bilaketa ematen dizu zerbitzuak. Ricardo Gomez irakasleak primerako adibide batekin irakatsi digu nola dabilen. Filoblogia blogean esplikatzen du zehatz, baina funtsean, Filoblogiaren Liburutegia da bilduma bat non euskalaritza zaharraren lanak bilduko dituen Ricardok.
Horra Filoblogiaren Liburutegia, eta hemen bilaketa jakin bat, Larramendi izenaren gainekoa. Liburu sorta jakin bat da gaur Gomezek bilatzaile horretara gehitu duena, baina gehiago etorriko dira eta RSS bidez ere harpidetzen ahal zara jakiteko zer berrikuntza izango dituen.
Argi dago Interneteko berritasunei atento dagoela Ricardo Gomez, eta probatzen dituela ez bakarrik probatze hutsagatik, baizik eta etekina ateratzeko.
Duela gutxi XTimeline izeneko aplikazioa ezagutu zuen, eta harekin ere ezin geldi geratu. Kronologiak modu grafiko eta erabilgarrian dokumentatzeko balio du XTimelinek, eta oinarri horrekin Euskal gramatikagintzaren historia berregin du Ricardok.
Zorionak, jarraitu horrela.
Erantzun
Sartu