
Euskal Herrian Lurralde Antolamendu eredu desberdinak daude, besteak beste administrazio desberdinek erabakitzen dutelako gaiaren inguruan. Honek, lurraldeen arteko beharrak eta interesak alde batera uzten dituzte. IRAILAREN 29an, IRUÑEAKO BALUARTEN gai honen inguruko jardunaldia izanen da. Ikus informazio osoa www.nabarralde.info/jardunaldiak blogean.
Aste batzuen buruan, Darfurreko haur umezurtz bat hartuko dugu gure familian : Otamendian 5etik 6 izatera pasako gara. (Aiherran, Nafarroa Beherean, bizi diren lagun batzuen gutuna ekarri nahi izan dut hona).
EuskalNatura.net webguneak Euskal Herriko natura argazkiak Google Earth-en ikusteko aukera martxan jarri berri du. Aipatu webguneko galeriako argazkiak ikusteko bisita birtuala egiteko aukera jarri dute. Bertan Euskal Herriko txokorik ederrenak, landareak, animaliak eta abar ikus daitezke modu erraz eta intuitiboan.
Euskal partaidetza duen PloneGov ekimena finalista da European eGovernment Awards 2007 sarietan. Beste bi proiektu euskaldun zeuden: Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Konekta Zaitez Ciudadano eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako Eskuar. Bizkaia.net , baina ez dira ailegatu finalera. Plonegov gustukoa baduzu irailaren 7arte izena eman eta proiektuaren alde bozka dezakezu.
Txioka.net twitter erabiltzen dutenen euskal herritarren sarea da. Bertan edonork interesgarriak diren gauzak, zer egiten ari zaren, gomendatu nahi dituzun gauzak eta ekitaldiak zehazteko aukera izango duzu. Sarearen partaideek irakurri eta parte hartzeko aukerarekin.Bere bertsio mugikorrari esker mugikorretik ere jaso ahal izango duzu.
Euskarazko ekimen berri bat aurkeztu da gaur sarean. Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Euskaltube.com du izena eta, funtsean, Interneteko erabiltzaileei beren bideoak bidali eta ikusteko aukera eskaintzen die, beste parte hartze tresna batzuekin batera.
Kontseiluak Euskal Herriko museoetan euskararen egoera aztertu du. Uda parteko oporretan bete ohi dira bisitariz museoak. Aurtengo udan, Kontseilua bisitari horietako bat izan da eta Euskal Herri osoko 19 museo aztertu ditu galdera honi erantzuteko asmoz: euskara, museorako hizkuntza?
ETB2 euskeraz? Horrelakorik oraindino inork espero ez bazezakeenere, hala izango da, ETBren Heroes telesaila ETB2-tik ikusi ahalko baita, baina ez bakarrik gazteleraz. Nahi duenak euskeraz ikusteko aukera izango du.
British Libraryk eta AEBetako Office of Scientific and Technical Information delakoak worldwidescience.org nazioarteko ikerkuntzari buruzko zientzia atari berria eta globala izan nahi duenaren prototipoa sortu dute. Ikerketari buruz ohizko bilatzaileen bidez nekez eskura zitezkeen informazioak aurkitzen laguntzeko jaio da.
Asteazkenean, Gizarte sortzailearen ikastaroaren hirugarren eta azken egunean, benetan gustora entzun nituen Atxaga, Calzada eta Woodworth Euskal Hiriari buruz hitz egiten.
Ugao-Miraballeseko Udalak abian jarri du erotikugao.com gazteen kreazio-ahalmena bultzatu nahi duen proiektua teknologia berrien erabilpena sustatzen duen bitartean. Zergatik kontakizun erotikoak? Sexualitatea eta erotismoa bizitza osasuntsu baten osagaitzat dugulako.
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak master bat antolatu du 2007/2008 ikasturterako. Bertan gramatika, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, hizkuntzalaritza aplikatua eta literatura landuko dira.
Nire ustez hau da urteko albistea Internet geografiaren inguruan. Askok ez duzue TeleAtlas ezagutuko. TeleAtlas da mundu osoko mapa eta informazio geografikoaren hornitzaile nagusia.
Gizarte sortzaileari buruzko jardunaldian, atzoko hirugarren hitzaldiari buruz hitzegingo dut nik. Danimarkako eskola (nere ustez) oso desberdin baten berri eman digu bertako Christer Lidzélius zuzendariak. Kaos Pilot da Negozio Eskola honen izena.
EHUko Komunikazio Fakultatearen lau ikasleek klasean egindako harreman publiko planak argitaratu dituzte. Zein zen bere ariketa? 6.000 euroko aurrekontuarekin eta langile baten lanaldi erdiarekin, bere helburua balizko jatetxe berri baten komunikazio plana garatzea zen. Web orri honetan lau EHUko ikasle ohien proposamenak irakur daitezke.
Ikastaro interesgarri batean nago, gizarte sortzaileaz dihardugu EHUko Uda ikastaroetan (mirariz daukat wifi konexioa!). Eta aurkezpen interesgarria izan dugu, Jaiku sortu duen Jyri Engestrom soziologo finlandiarrarena.
El Jueves aldizkariko webgunea ixteko agindu fiskalak eta itxi egin dute. Paperaren bahiketa ekarri duen irudiaren aferak sarean ere jarraipena du.
Informazioaren Gizarteko alderdi berritzaileenekin erlazionatutako enpresen sorrera bultzatzeko asmoz, eta teknologia berriren eremuan enplegua sortzen laguntzearren, enpresa-sortzaileentzako lehiaketa deialdia egin dute Caja Vital Kutxa Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak.
Mapa, irudi eta testuekin, hona Eusko Jaurlaritzak Debako Praileaitz leizezulorako definitu dituen babes-eremuen dokumentua. Harrobi baten ondo-ondoan, honen ustiaketaren jarraipena posible egiten du dekretuak, eta horrek Aranzadi elkartearen eta beste batzuen haserrea piztu du.
Sei urteren ondoren, Leioan kokatzen zen Metabolik hacklabak ateak ixtea erabaki du. Taldea desegin da eta partaide guztiek datorren irailaren 15ean jai bat ospatuko dute.