Tresna berria aurkeztu du Yahook gaur: Mapmixer, mapa nahastailea. Zera da koxka: mapa edo planoen irudi bat igo, eta Yahoo mapen irudiekin bateratu. Hona adibidea Euskal Herriarekin (eman I Like This Map aukeran, eta zorte pixkatekin mapa gogokoenen artean azalduko da).
Irudia igo ondoren, Yahoo mapen plano edo satelite irudiekin konbinatu behar duzu. Hau da, kidetasunak topatu behar dira zure irudiko puntuen eta maparen artean.
Halaxe egin dut nik adibide gisa, National Geographic aldizkariak 1995ean argitaratu zuen Euskal Herriaren maparekin. Zazpi probintzietako mapa bat egin zuten, Euskal Herria jarrita (nahiz eta izenburua Basque Homeland den)...
Irudi hori Mapmixerrera kargatu ondoren, hauxe da emaitza. Satelite zein mapa bistak trukatu ditzakezue, eta irudiaren gardentasun kontrola erabili, era berean, maparen eskuinaldean, goian. Zoom-a apur bat urrutiratuta hobeto ikusten da.
National Geographic aldizkariak ez zuen Espainiako gaztelaniazko ediziorik 1995ean, mapa hori argitaratu zutenean. Ikusiko ote genuke gaur horrelakorik?
Tarte honetan, zazpi probintzien mapa argitaratzea edo erabiltzea ETArekin bat egitearen frogatzat aurkeztu izan da (Egunkaria kasuan adibidez), eta Euskal Herria terminoa esistitzen ez dela behin eta berriro esaten dute Espainiako politikari eta jakintsuek...
Mapmixerrera itzuliz, horra beste adibide batzuk:
Erantzun
Sartu