Karrajuan ariketa ikusi genuen duela egun batzuk, aprender euskera bilatu Interneten, eta nekez aurkituko duzu euskaltegirik. Hala ere, Interneten ere presentzia badute euskaltegiek matrikulazio eta marketin sasoi hauetan.
Batzuek guztiz berritu dute webgunea, eta Interneteko presentzia horri ere erreparatu dio gaur Karrajuak, kanpaina eta guneen errepasoa eginez.
Baina webguneak (orain bederen) berritzen diren arren, akaso posizionamenduaren gai hau kontuan hartu beharko lukete.
Beste batzuek, berriz, hala nola Monpasberri euskaltegiak, e-posta bidezko spam nekagarriena erabiltzea erabaki dute. Masiboki zabaldutako mezuan, Word dokumentu bat erantsita, hau diote: "Euskara zabaldu eta erabili dadin lana egiteko konpromezua hartu dugun talde bat gara. Lagundu nahi badiguzu inprimatu eta pasa informazioa zure lagunen artean."
Erantzun
Sartu