Nafarroako Euskara Institutuaren balorazioa
2007-09-17 10:09
Lehenengo eta behin formak kritikatu dituzte, izan ere, Nafarroako Euskararen Kontseiluaren bilera deialdia bezperan jaso zuten eta oraindik ere, ez dute euskarazko bertsioa eskuratu. Baldintza horietan nekez bete liteke erakundeari omen dagokion aholkularitza lana azpimarratu dute ordezkariek.
Alde positiboak nabarmendu nahi izan dituzte ordezkariek azterketari hasiera emateko. Arretaz begiratuz gero eta neurri batzuk begi positiboekin begiratuz gero, hizkuntza-politikaren inguruan orain arte ezagutu dugun beligerantzia zerbait lasaituko dela esan liteke. Gai garrantzitsu batzuk aipatu izana eta arduradunaren aldaketa dira nagusiki arrazoiok.
Hala ere, orain arteko politikan desegokiak eta estrukturalak izandako gaiak mantendu egiten dira: Corpus juridiko desegokia, Administrazioa euskalduntzeko borondaterik eza, elkarlanerako gunerik eza, euskaraz ikasteko legezko debekua, Euskalgintzaren marginazioa, baliabide eskasia, Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren egoera mantentzea, hizkuntza-politika eraginkorraren falta...
Erantzunak kargatzen...