Sustatu logoa Teknologia albisteak

Paperetik amaraunerako ibilbidea, mahai ingurua

EIREk antolatuta, internet eta teknologia berrian eragina unibertsitateko liburugintzan eta irakaskuntzan aztertuko da, urriaren 4an Ibaetako Campusean.

Hizlariak:

  • Arkaitz Zubiaga, euskal Wikipediaren arduraduna.
  • Lourdes Ansa, Elhuyar fundazioko kidea.
  • Carlos Castaño, magisteritza eskolakoa eta Eduvlog proiektuaren kidea.
  • Moderatzailea, Xabier Arregi IXA taldeko Eirekidea.

Urriaren 4an goizeko 10.30etan Ibaetako Campusean Barriola eraikinean. Aurreko egunean beste mahai inguru bat egingo da unibertsitate liburuen egoerari buruz eta bertan Ludger Mees, UPV/EHU Euskararako errektoreordea eta Xabier Isasi irakasleak parte haruko dute, euskal editoreen ordezkari batekin batera.

EIREk hirugarren aldiz antolatuta, Euskal unibertsitate-liburuak ikusgai daude interneten Bilboko Euskara Etxearen laguntzaz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu