Bilboko Abusu auzoan, Ibaizabal kalean, bonba-auto bat lehertu da gaur. Galdakaoko zinegotzi baten bizkartzaina zauritu da erasoan. Lehen informazioetan nahasmendua zegoen, baina bizkartzainaren bizitzak
ZeBehar Euskal Herrian sortutako web proiektu berria da. Twitter, Jaiku edo 20Palabras bezalako microblogging proiektuen antzera, labur labur adierazi ze behar duzun, eta ea inork laguntzen dizun. Nazioarteko bokazioarekin jaio da, ingelesez, baina gaztelaniaz eta euskaraz ere ikusiko dugu.
UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, BARRETERAPIA ikastaroa antolatu du. Ikastaroa larunbat goizetan emango da eta osasuntsu eta alai bizi nahi duen edonori zuzenduta dago.
Hiznet ikastaro hasierako aurkezpen ekitaldian Ferran Suay, Valentziako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakaslea, izango da gonbidatu berezi gisa.
Gaurtik hasita urriaren 11ra bitartean, Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra izango da, Koldo Mitxelenaren heriotzaren 20. urteurrenarekin.
Euskal blogosferako zenbait kidek Batasunaren kontrako operazioa salatzeko ekimena jarri dute abian; Freebatasuna hitzean oinarritutako memea jarri dute abian.
Batasunako Mahai Nazionalaren kontrako operazioa agindu zuen bart gauean Garzon epaileak. 22 atxilotu izan direla esan dute, baina izen gutxi batzuk zabaldu dira oraingoz; horietarik batzuk gero libre daudela jakin delarik. Eguneraketak eta zuzenketak behean.
Txortan hitzaren inguruan jardun dugu azken asteotan, ea etimologia interesgarri ala hoax ote zen... Mezu originala sarean zabaltzeari ekin zionak idatzi du Sustatura. Horra istorio honen hirugarren kapitulua. Honela hasten da gutuna: Aupa jaunak (emakumeik eztot ikusi tartin, snif...). hauxe ra sarin zabaldu neban korreu, gero ebaitxe hortik dabillena.
Arte eszenikoen (musika, dantza eta antzerkia) Hautaketa Batzordeak jakinarazi egin du KREA Adierazpen garaikidearen Sormen Programako lehen edizioaren beketarako hautatutako zazpi artisten inguruko erabakia. KREAren, Vital Kutxak bultzatu duen proeiktua, bekak sortzaile hauentzat izango dira: David Alkorta (1982), Raquel Marín Ezpeleta (1976), Zuriñe Fernández Gerenabarrena (1965), Víctor García de la Torre (1963), Maider López (1984), Sandra López de Maturana (1980), eta Ander Perrino (1986).
Eta azkenean piztia erori zen eta fedegabeak poztu egin ziren. Baina dena ez zegoen galduta. Errautsetatik sekulako hegazti bat azaldu zen. Hegaztiak so egin zien fedegabeei eta sua eta trumoiak bota zizkien. Piztia birjaio zen inoiz baino indartsuago, eta Mammonen jarraitzaileak beldurrez kuzkurtu ziren. Teketenenean jakin dugu hau. Soilik Firefox euskarazkoa baduzu ikusiko duzu.
Urrian hasten den VI. Zernola Olinpiadan, gaztetxoak, internauta aurreratuenen pare. Elhuyar Fundazioak seigarren edizioa antolatuko du aurten, eta parte-hartzaileek beren bloga izango dute hileroko probak zintzilikatzeko
Uribe Kostako bizkaiera lantzeko ikastaro aitzindaria. Teoria eta praktika uztartuta eskualdeko euskarak entzun eta praktikatuko ditugu.
Ondarroako Bolo-Bolo kolektiboak urtero antolatu ohi duen Azken Agurra edo Testamentu Gutunen literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren ostiralean, urriak 5, amaituko da.
Gu ta Gutarrek diskoa kaleratuko dute Urrian. Igor Elortza eta Unai Iturriagak euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei,amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuz jantzirik.
Amaitzen ari da Zinemaldia, eta dagoeneko erakutsi dira sail ofizialean lehian dabiltzan film guztiak; bataz besteko balorazio bat egitekotan, gutxienez interesgarria eta gehienetan hortik gora egon dela esan liteke. Azken biak komentatzea falta zaigu ordea: "Padre nuestro", Christopher Zalla iparramerikarraren estreinako film sendoa, eta "Daisy Diamond", Simon Staho daniarraren lan berezia.
ETB-ek Heroes/Heroiak serie ospetsua euskaraz bikoiztu du. Iraileko bukaeran estreinatuko du (asteburu honetako igandean), baina euskarazko audioa dualki emitituko zuela esan bazuen ere, orain ez da deus esan.
Itzulpengintzak gure gizartean duen garrantziaz ohartarazteko xedez, Itzulpena egunerokoan - Eguneroko itzulpena mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna antolatu dute ItzulBaitak eta EIZIEk. Ekitaldia Irungo Musika Eskolan izango da, urriaren 3an, 19:00etan. Bezperan, urriaren 2an, ItzulBaita jendaurrean aurkezteko prentsaurrekoa egingo da, Irunen.
Internet euskarazko corpus erraldoi bat balitz bezala kontsultatzeko aukera ematen du CorpEus-ek. Sartutako hitzaren (edo hitzen) lema bidezko bilaketa egiten du Interneteko euskarazko orrien artean, eta orri horietan dauden hitzaren agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoekin batera.
Tramite bateratuetarako Espainiako Gobernuak duen zerbitzuaren zenbakia da 060. Interneten ere badute lehiatila bakar hori, eta euskaraz ere badagoen arren, itzulpena negargarria da: gauza batzuetarako Opentrad erabili dute, baina berrikuspenik gabe. Gainera, edukazio gutxi erakutsi dute, kexua bidali zaienean.
Amaitzen ari da zinemaldia, pelikula on eta ez hain onekin. Sail ofizialean, ostegun honetan, film batek publikoaren atsegina lortu du, John Sayles amerikarraren "Honeydripper"ek, eta beste batek asperdura, Meejeung Kim korearraren "Goong nyeo" edo "Shadows in the Palace"k.