Teknologia albisteak
2

Filmak euskaraz, azpitituluak sortzeko ekimen kolektiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Anpulubila - anpulubila.murgilduta.net
2007-09-19 : 12:09

Joan den asteko albiste batean, erantzunen artean azaldu zen proposamen hau: "Filmak euskaraz ordenagailuan behintzat ikusi nahi baditugu (edo telebistan, proiektorean...), azpitituluak sortu beharko ditugu. Animatzen al da inor?" Proposamen horretaz gehiago, jarraian.

Hauxe da Anpulubila blogeko Filmak Euskaraz proposamen hori, zehazki:

***

Aurreko batean Julen eta biok, euskarazko filmei eta hauen itzulpenei buruz aritu ginen berbetan. Pertsonalki ez zaizkit euskaratutako filmak ikustea gustatzen. Beti ahots berdinak aurkitzen ditut (Son Goku, Shin Chan, Goenkale…) eta benetan aspergarriak iruditzen zaizkit (ezin naiz filmetan zentratu). Horretaz gain, itzulitako film hauetan soinuaren kalitatea ez da bat ere ona izaten (5.1 beharrean 2.0…, edo mono!).

Ohituak gaude ordea, gazteleratutako filmak ikustera, izan zineman, telebistan zein edozein mediotan. Ahots gehiago daude eta soinua hobexeagoa da. Halere, besteak beste, Iruñeako Saide Olite zineman antoltzen diren zikloei esker, filmak jatorrizko bertsioan ikustera ohitzen hasi naiz. Eta horrela gustatzen zaizkit. Aitortuko dut batzuetan gazteleraz ere ikusten ditudala, baina tira, gero eta gutxiago.

Ordutik, filmak jatorrizko bertsioetan jeisten edo ikusten hasi naiz (bai DVDak alokatzean, edo nire etorkizuneko auzoko zineman), bere azpitituluekin. Arestian aipatu dudan hizketaldian, filmak euskaraz ikusteko aukera onena komentatu genuen (ETB1i buruz ari ginenan bereziki): jatorrizko bertsioa (etorkizunean DUAL Jatorrizkoa/Euskara) + euskarazko azpitituluak (Aukeran, teletexto bitartez oraindik). Mundu osoko kate askotan jatorrizkoa jartzen den bezala.

Horregatik, azken egun (hilabete?) hauetan euskarazko azpitituluak egiteko asmoa piztu zait. Edo, filmak era honetara ikusi nahi dutenen taldetxoa batzea bestela. Beraz, eta harira joanda, hemendik gomendatzen dut nire asmoa partekatzen duen oro, anima dadin eta komunika dezan bere nahia, zerbait zehatzagoa pentsatu eta burutzeko, hots, azpititulu batzuk landu eta sarean edonorentzat jartzeko.

Norbait animatzen baldin bada, idatz dezala iruzkin edo komentario bat hemen bertan, edo bidal diezadala anpulubila a bildua gmail.com helbidera mezu bat eta harremanetan jarriko gara.

Erantzunak

oier u.
2007-09-19 : 14:10

:) Hori da. Egingo al dugu zerbait?

FHarlock
2007-09-19 : 16:58

PRESATIAK! Prestatzen nenbilena iragartzeko astirik eman ez didazue ba!



Prestatu dudan foroa taldea antolatzeko: http://arkadiaeuskalontzia.iespana.es/



Eraztunen jauna edizio luzatuak era kolektiboan itzultzeko prestatuta daukadana:

La comunidad del anillo: http://www.wikisubtitles.net/sub/2217 (lehen zatia berriro prestatu behar dut.)

Bi dorreak: http://www.wikisubtitles.net/sub/2206

Erregearen itzulera: http://www.wikisubtitles.net/sub/2215



Itzulita ditudan batzuk, igotzeko muntai bukatzeko zai daudenak: Spirit, Cimarrongo hazitarakoa (Spirit el corcel indomable), Irla (Seom, Kin Ki Duk), Time (Kin Ki Duk), Hiru burdina (Hierro 3, Kin Ki Duk), Conan Barbaroa, 11'09''01 (Iraileko hamaikari buruzko 11 motzmetraia mundu osoko 11 zuzendariek egina, 11 minutu, bederatzi segundo eta fotograma bateko luzeraz), Negar egiten duen gameluaren istorioa (La historia del camello que llora)...



Lankide bat dut, zeinek, BraveHeart eta La pasión-en itzulpenak ia bukatuta dituen.



Eta beste batzuen itzulpena aurreratuz noa, Conan konkistatzailea, Simbad (DreamWorks), El arco (Kin Ki Duk), Buster Keatonen klasiko bat inoiz ikusi ez den bezala, Kristal iluna (Cristal oscuro), Urre kimera (Chaplin), Film mutua (Mel Broks, Silent movie, espainian ezagutzen da "La ultima locura" bezala), Amelie, Lady Hawke (Lady Halcon)...



Hortaz gain bilduz joan naiz deskatalogaturik dagoen materiala, salgai egoteari utzi diona, Tricicleren Dinamita, 4 izugarriak animazio serie klasikoa, Cabaret filma (konpondu behar dut, bikoiztuan ez datoz abestien azpitituloak, baina VOS-ean ikus daiteke euskeraz dena azpititulatua), Errebelde baten histoira (Leonardo DiCaprio, Diario de un rebelde)... Hortaz gain, VHS sorta interesgarria dut digitalizatu ahal izateko, Hook eta Nire neska (Mi chica) digitalizatuko ditut aurki. Gero, posible bada, dvd irudi muntiak egin gura nituzke.



Esan, badirela euskerazko azpitituloak daramatzaten dbd-eak, Woody Allenen 5 badira euskerazko bikoizketa ez dutenak. Begiratu www.dvdgo.com eta bilatzaile aurreratuan sartu euskera azpitituluetan, ibili nahi badu, zerrenda osoa ikusiko duzue.



DBD inguruan, bikoizketen erabilpena eta ez erabilpena eta sektore guztiari buruzko txosten bat idazten nabil, 200 gora doana dagoeneko. Horra hor nola Jonu Media edotorea He-man, BraveStarr eta Lamu seriak editatu nahi ditu eta euskera sartzeko prest egonik, ETB-ek jarritako zailtasunak direla eta euskera eramango ez duten.



Eta orindik, sorpresa piloa gordeta dauzkat eta gaiari ekiteko modu berrien atzean



Hau eta askoz gehio, lehen esandako tokian: http://arkadiaeuskalontzia.iespana.es/

Erantzun

Sartu