Bergaraldeko hiztegia sarean
2007-09-20 10:09
Hemen dago hiztegia: www.bergara.net/Euskara
Aplikazioak hainbat aukera ematen ditu; hitzak bila daitezke bertan, baina baita esamoldeak ere. sinonimo eta antonimoak aurkitzeko aukera ere ematen du, eta bilaketa aurreratuak ere egin daitezke. Gaztelania euskara hiztegia ere badu.
Aipagarria da baita ere, erabiltzaileek eurek hitz berriak gehitu ahal dizkiotela hiztegiari. Bidali Berba orritik egin daiteke. Hori bai, proposatutako berba ez da agerian azalduko hiztegiaz arduratzen denak sarrera ontzat eman arte.
Informazio gehiago Iban Arantzabalen blogean.
Erantzunak kargatzen...