Teknologia albisteak

Badaukagu zineman euskeraz zerbait ikusteko?

Erabiltzailearen aurpegia
FHarlock - Arkadia Euskal Ontzia taldea
2007-09-21 : 10:09

Askotan zineman euskarazko saioak direla jakiten dugu, hauek izan ondoren. Hemendik aurrera, interneteko egutegia izango duzu garaiz jakin ahal izateko.

Arkadia Euskal Ontzia taldeak Google Calender bidez euskaraz ikusi ahalko diren zinema emankizunen egutegia sortu du. Ahal den zehatzen izan dadin saiatuko gara eta oraingoz urte bukaera arte espero diren saio guztiak dagoeneko ageri dira.

Egutegi hau Google Calendarren ikus daiteke. RSS edo XML albiste irakurgailu baten aldaketak jasotzeko erabili behar den zuzenbidea hauxe da.

Google Calendar, Outlook Profesional edo egunerokoak dabiltzaten programek egutegia inportatu dezakete artxibo honekin eta aldaketak diren heinean sinkronizatuko zaizue.

Google Calendar Gmailko erabiltzaileentzako tresna doakoa da, eta egutegi pertsonalean pasa ditzakezu beste egutegiko deialdiak. Hortaz gain gogoratzeko mail mezuak eta SMS-eak bidaltzeko konfigura daiteke.

Edozein akats edo informazio berri badakizu, idatzi arkadia.euskal.ontzia a bildua gmail zuzenbidera.

Hurrengo egunetan egutegi gehiago aterako ditugu:

  • Telebistan euskaraz ikusgai izango diren filmak.
  • Telebistan euskaraz ikusgai izango ez diren filmak bikoizketa badutenak.
  • DBD, HD-DBD eta Blu-ray irteerak euskararekin.
  • DBD, HD-DBD eta Blu-ray irteerak euskara gabe aterako direnak bikoizketa eginda dagoelarik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago