FSF edo Software Librearen Fundazioa, Creative Commons eta Wikipedia Fundazioa ados ipini dira Wikipediako GFDL lizentzia - FSF-arena -, bateragarria izan dadin Creative Commons-eko copyleft lizentziarekin (CC BY-SA, aitortu-partekatu).
Euskaltuben ekimen berri bati ekin diogu: kanalak. Irratia.com da euskalTube.com guneko lehenengo kanala. Helbide honetan aurkituko duzue www.euskaltube.com/irratiacom100.
Sukabi dugu Otxarkoaga auzo bilbotarraren alternatiba eta pizgarri berria. Jai giroa lagun, abenduak 1ean, Ugarte Plaza parean kokaturik dagoen Sukabi Gazte Lokala aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia, aurresku zein zuzeneko musikaren eskutik hasiko delarik.
Bierrik elkartearen Guaixe astekaria eta Beleixe irratia interneten dira dagoeneko nornahik nonahitik irakurtzeko eta aditzeko. Bi webguneen aurkezpen ekitaldia eginen da gaur, hilak 30, Altsasuko Iortia kultur etxean, 20:00etan.
Web guneak, kirola eta euskara uztartzen dituzten jardueren informazioa jaso eta emateko ataria izan nahi du. Gunearen asmoa, Gipuzkoatik kanpo ere zabaltzea da.
PECM Enginering Systems-ek irabazi zuen "Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa enpresan" saria eta Likuid proiektuak "Enpresa asmoak" sariaren irabazle izan zen. Aipamenak jaso zituzten The Box Builder enpresak eta Metallied Powder Solutions eta Aeris Naviter proiektuak.
Euskarazko Wikipediaren posta-zerrenda sortu da berriki. Ez da beharrezkoa Wikipedian izena emanda egotea edo editore aktiboa izatea zerrendan parte-hartzeko. Harpidetzen bazara, zerrendakideek eskertuko dizute zure aurkezpen mezu bat bidaltzen baduzu. Hona, mezu honetan, orain arte beren burua aurkeztu dutenak. Itxura batean, talde maskulino samarra dirudi; zer egingo diogu ba.
Berriaren telebista kronikan idatzi zuen atzo Asier Sarasolak "Zurrumurru sinestezin batek dioenez, euskarazko bikoizketa egina dago, baina ezin dira Hiroren, pertsonaia japoniarraren, gaztelerazko azpitituluen partez euskarazkoak jarri". Aralarrek egindako proposamenaren ondorioz, 2007an, besteak beste, Heroes telesaila euskarara bikoizteko diru partida onartu zuen Jaurlaritzak.
Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak zera antolatu du edizio honetan: euskal gazteengana zuzenduz, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.
Irratia.com ekimenak bere 100. saioa egingo du abenduaren 5ean, eta zuzeneko saioa izateaz gain, aurrez aurrekoa izango da, Bilboko Kafe Antzokian, jendez inguraturik egingo baitute, gaueko 22.00etan.
EuskalNatura.net webgunean zientzia eta naturaren inguruko albisteak e-posta bidez jasotzeko aukera martxan jarri berri dute. Erabiltzaileek astelehen goizetan jaso ahal izango dituzte aurreko asteko albiste garrantzitsuenak. Albisteok Euskal Herri zein nazioarte mailakoak izango dira eta natura eta zientziaren munduko aurkikuntza interesgarri eta gertaera garrantzitsuenak bilduko dituzte.
UEUk 2007/2008 ikasturteko erronkak aurkeztu zituen joan den asteburuan Bilbon genetikari buruzko gosari akademiko baten bidez. Mahainguru osoa entzungai dago sarean.
Orotara 92 film lehiatuko dira azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean. Guztira 400 film inguru ikusgai eta besteak beste, Marilyn intimoa erakusketa. Pere Portabella ekoizle eta zinemagile kataluniarrak jasoko du Ohorezko Mikeldi saria.
Azaroaren 25ean Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Badakigunez, emakumeek pairatzen duten bortizkeria matxista geure gizarte sexistaren ondoriorik kaltegarrienetakoa da. Izan ere, eraildako emakumeen kasua jarduera lazgarri honen ondoren ikusgarriena bada ere, egunero-egunero, ageriago edo gordeago, etengabe gertatzen da erasokeria hau.
Amazonek Kindle atera berri du,irakurgailu elektronikoa, liburuak, egunkariak eta blogak irakurtzeko. Hausnarketarako une bat, ea irakurketa digitalak ze etorkizun izango duen. Paperezko liburuaren geroa ere hor dago dantzan.
Azken lau ikasturteetan Elgoibarko IMH-Makina Erremintaren Institutua lantzen ari da POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) metodologia eta emandako emaitza eta onuren berri iaz lehen jardunaldia antolatu bazuen, aurten beste 4 hitzaldirekin osatuko du azaroaren 23ko goiza: IMHko ikasleen aplikazio praktikoa (Eje proiektua), Juan Jesus Anduaga (Irizar), Carles Monereo (motibazioa ikasgelan) eta Francis Elizalderen (eneagrama).
Gaur arratsaldean Europako Batzordean Itzulpengintza Estrategiako eta Eleaniztasuneko Zuzendaria den Francisco de Vicente jaunak hitzaldia emango du Donostian, UZEIren 30. urteurrena dela-eta.
Txillardegiri buruzko liburua idatzi du Markos Zapiainek, eta sarean dago testua osorik: Txillardegi eta Ziminoa. Atzo Donostian izan zen aurkezpena, eta Patxitraperok kronika idatzi du. Interneten dexente ikertu du filosofoak gero: Ziminoen urritasun horretaz Eibartarrak foroan galdetuta Leire Narbaiza animaliazaleak erantzun duenez, preseski, gizona eta primatea «hain igualak izanda, ez dabe zoofilixia danik konsiderauko».
Luma Hilabetekariak antolatzen du I. Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Irunen izango da, larunbatean, abenduak 1. Azaroaren 28an bukatuko da izena emateko epea. Aurreneko aldi honetan, ez dira 40 baino partaide gehiago onartuko.