Azken lau ikasturteetan Elgoibarko IMH-Makina Erremintaren Institutua lantzen ari da POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) metodologia eta emandako emaitza eta onuren berri iaz lehen jardunaldia antolatu bazuen, aurten beste 4 hitzaldirekin osatuko du azaroaren 23ko goiza: IMHko ikasleen aplikazio praktikoa (Eje proiektua), Juan Jesus Anduaga (Irizar), Carles Monereo (motibazioa ikasgelan) eta Francis Elizalderen (eneagrama).
Azken lau ikasturteetan Elgoibarko IMH-Makina Erremintaren Institutua lantzen ari da POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) metodologia. POI, GUNEKA kolaborazio testuinguruan kokatuta dago, non IMH, Bergara, Usurbil, Tolosa, eta Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzeko helburuarekin.
IMH testuinguruan, orain lau urte Produkzio Bidezko Mekanizazio zikloko Imanol Iturria, Ander Elola eta Juan Irizarrek hasitako proiektua, gaur egun, ikastetxe osora hedatu eta gauzatzen ari da. Berrikuntza prozesu honek eguneroko aldaketak, berrikuntzak eta metodologia bera, eguneroko jarduerak birplanteatzea sortarazten dute. Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza prozesuak egoera berrian kokatu du Lanbide Heziketa irakaskuntza sistema. IMHren kasuan ikuspegi aurrerakoi eta gaur eguneko errealitatetik gertuago egotea suposatu du.
Testuinguru berri honek, irakasleen arteko elkarlana, koordinazioa eta ikasturteko plangintza diseinua erabat aldatzea ekarri du. Honek guztiak gelako jarduerak aldatu eta gelako esku-hartze desberdina izatea suposatu du. Ikasleak eta irakasleak irakatsi ikasi prozesuaren parte aktibo izatea erraztu du. Ezagutzaren jabekuntza sakona izateaz gain, pentsamendu kritikoa, teorikoa eta sortzailea garatzea bideratu du. Bada azpimarratzekoa den beste adierazle bat: lan kooperatiboak ikasleen arteko harremanak hobetzea ekarri du. Ikasleak bere burua ezagutu, eta bere kideekiko harremanak kudeatzeko kontzientzia hartu du.
Beraz, esan genezake proiektuetan lan egiteak, alde batetik, ikasleen gizarte trebetasunak garatzeko aukera ematen duela, eta bestetik, ikasgai ezberdinen ezagutza barneratzeko tresna egokia dela. Alegia, ikasleen arteko harremanak testuinguru sakonago batean kudeatzea suposatu du. Harreman horiek norbere auto-ezagutza, auto-estima eta balioen eraikitzea ahalbidetzen dute, baita, talde harremanetan sortzen diren komunikazioa gatazkei aurre egiteko testuingurua sortu, ere.
Ondorioz, azpimarratu, POI-k, orain arte genituen ikasi-irakatsi kontzepzioak aldatu egin dituela. Ikasleek aktiboki parte-hartzeak motibazioan eragin zuzena edukitzeaz gain, gelako jarduerak hobetu ditu eta gelako jarrerak hobetu. Norberak egingo balu goian aipatutakoaren inguruan hausnarketa, zera esan genezake: testuinguru sozio-emozionalak garrantzia duela irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan. Pertsonaz hitz egitean, gisa banakoa kontutan hartzea suposatzen du; dituen garapen kognitiboa, garapen afektiboa-emozionala eta garapen soziala kontuan izatea, alegia.
Hori dela eta, Lanbide Heziketa: Irakaskuntza /ikaskuntza prozesua eraberritzen, II jardunaldiak, ildo nagusia "Pertsona" du. Besteak beste, taldeko harremanak, alderdi-emozionala, gaitasun inter-pertsonalak, jarrerak, eta motibazioa izango dira hizlariek, or-har, erabiliko dituzten kontzeptuak.
Iñigo Unanue Artetxe
Jardunaldiaren koordinatzailea.
Erantzun
Sartu