Teknologia albisteak

PECM eta Likuid Toribio Etxeberria sarien irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2007-11-29 : 16:11

PECM Enginering Systems-ek irabazi zuen "Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa enpresan" saria eta Likuid proiektuak "Enpresa asmoak" sariaren irabazle izan zen. Aipamenak jaso zituzten The Box Builder enpresak eta Metallied Powder Solutions eta Aeris Naviter proiektuak.

Toribio Etxeberria sariek ekimena, berrikuntza, ekintzarako gaitasuna,sormenerako ahalmena eta enpresak garatzeko kemena, berrikuntza teknologikoari arreta berezia ipintzea aitortu nahi dute, eta 2008 urteko XVIII. edizioan Zarautzko LAMIK SA eta Arrasateko LASA Lineas automaticas enpresen artean sortutako PECM Engineering Systems irabazi zuen lehen saria eta sari teknologikoa

Bigarren saria CAD munduan lan egiten duen The Box Builder enpresak irabazi zuen.

Proiektuen atalean Donostiako CEIT Zentro Teknologikotik sortutako bi proiektu, Likuid eta Metallied Powder Solutions, eta aeronautika sektoreko Aeris Naviter proiektuak jaso zituzten sariak.

Erantzun

Sartu