Wikipedia eta Creative Commons: lizentzia bateragarrirantz
2007-12-03 03:12
Seguruenez, Software Librearen Fundazioaren GFDL lizentzia eta Creative Commons-eko aitortu-partekatu lizentzia dira, softwaretik kanpo, lizentzia mota garrantzitsuenak.
Horregatik, bi lizentzien arteko bateragarritasunak kultura librearen zabalkundearen alde indartsu eragingo duela uste da.
Iragarri denez , Software Librearen Fundazioak aldaketa batzuk egingo ditu GFDL lizentzian, Wikipediak erabiltzen duena, eta momentuz erabiltzen jarraituko duena, arinarazteko eta erabilpen errazago izateko.
Aldaketei esker eta horrela onartzen bada Wikipedia komunitatean, Wikipediaren lizentzia Creative Commons lizentziarekin bateragarria izango da.
Erantzunak kargatzen...