Berriaren telebista kronikan idatzi zuen atzo Asier Sarasolak "Zurrumurru sinestezin batek dioenez, euskarazko bikoizketa egina dago, baina ezin dira Hiroren, pertsonaia japoniarraren, gaztelerazko azpitituluen partez euskarazkoak jarri". Aralarrek egindako proposamenaren ondorioz, 2007an, besteak beste, Heroes telesaila euskarara bikoizteko diru partida onartu zuen Jaurlaritzak.
ETBren bigarren katean ematen ari diraHeroes serie ezaguna, gaztelaniaz; nahiz eta euskarazko bikoizketa ere eginda egon.
Eusko Jaurlaritzaren 2007ko aurrekontuen eztabaidan Aralarrek Kultura sailaren aurrekontuetan diru-partida berri bat adostu zuen Jaurlaritzarekin euskarazko bikoizketa sustatzeko, 400.000 eurokoa hain justu. Kataluniako Servei Català de Doblatge eredu hartuta egin zen proposamena. Zerbitzu horren bidez estreinatzen diren pelikulen katalanezko bikoizketa egiten da eta banatzaileei doan ematen zaizkie soinu-bandak DVDren merkatuan zabaltzeko. 2006 urtean 135 pelikula baino gehiago jarri ziren katalanez zerbitzu horren bidez. Behin soinu-banda bikoiztuta egonda, beste banaketa-sistema batean ere erabil daiteke dagozkion eskubideak ordainduta eta horixe da gertatzen ari dena Kataluniako zine-aretoetan eta TV3n.
Aralarrek eginiko proposamenaren ondorioz, 2007an 20 bat film berri eta Heroes telesaila bikoiztuko dira euskarara. Telesaila bikoiztuta dago jada. Antza denez, ETBk ez ditu Heroiak seriearen antena-eskubideak erosi, Heroes-ena bai, ordea, emititzen ari baita urritik hona. ETB3 sortzearen zain ote dago eskubide horiek erosteko?
Beste behin, euskaraz bizitzeko aukera egin dugunok bigarren mailako herritartzat hartu gaituzte. Eta Asier Sarasolak bere artikuluan gogoratzen zuen moduan "Eta hogeitabost urte horrela, telebistarik ez zegoen garaian nola".
Erantzun
Sartu