Kindle: irakurketaren geroaz hausnarketa batzuk
2007-11-23 10:11
Haritz Rodriguezek, bere blogean, testuentzako iPod bat konparatzen du gailu berria. Kindle-ak 2,9 kilo pisatzen du eta 200 liburu eraman ditzake.
Nazioartean, erreakzioak aldekoak zein kontrakoak dira.
- Primeran dabilen gailua dela.
- Eskubide digitalen murriztapen zorrotza dakarrenez, produktu okerra dela.
Irakurtzeko modu berrien inguruan, Anjel Lertxundik ere idatzi du berriki. Ez dakigu Kindle aparatua izan duen gogoan, baina astearteko artikuluan irakurketarako aurrerapenez mintzo zitzaigun. Paperezko irakurketa da, bai, Lertxundik aurreikusitako hori, baina beste pare bat erreferentzia ere ematen zituen post-scriptumean hausnarketarako:
- Idazle katalanen elkarteko buru Guillem-Jordi Graells-ek elkarrizketa batean esandakoa: "Digitalizazioak panorama asko aldatuko du. Ez dakit argitaletxeak prestatuta ote dauden aldaketarako".
- Argentinako liburudenda baten esperientzia.
Erantzunak kargatzen...