UEUk 2007/2008 ikasturteko erronkak aurkeztu zituen joan den asteburuan Bilbon genetikari buruzko gosari akademiko baten bidez. Mahainguru osoa entzungai dago sarean.
Elkarlana, Kalitatea, Berrikuntza eta Erreferentzialtasuna izango dira hurrengo hilabeteetan UEUk izango dituen ardatzak. Eta hain zuzen ere helburu hauen adibide gisa, genetikari buruzko mahaingurua prestatu zuen.
Agerraldi berritzaile honetan, Lore Erriondok, UEUko Zuzendariak; Ana Zubiagak, genetikan adituak, EHUko ikerlariak eta UEUkideak; Itziar Alkortak, EHUko Zuzenbide irakasleak eta UEUkideak eta Pili Kaltzadak, zientzia kazetaritzan adituak eta UEUkideak hartu zuten parte.
Medioetan zabaldu den zelula amen ikerketan egindako aurkikuntza hartu zuten tertuliaren abiapuntu bezala; eta hari horri tira eginez, eztabaida etikoak, interes ekonomikoak eta muga legalak izan zituzten hizpide.
Ordu beteko saio interesgarria eskaini ziguten partehartzaileek. HEMEN entzun dezakezu mahaingurua bere osotasunean.
Erantzun
Sartu