Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zientzia eta naturako albisteak e-posta bidez

EuskalNatura.net webgunean zientzia eta naturaren inguruko albisteak e-posta bidez jasotzeko aukera martxan jarri berri dute. Erabiltzaileek astelehen goizetan jaso ahal izango dituzte aurreko asteko albiste garrantzitsuenak. Albisteok Euskal Herri zein nazioarte mailakoak izango dira eta natura eta zientziaren munduko aurkikuntza interesgarri eta gertaera garrantzitsuenak bilduko dituzte.

Albisteak e-posta bidez jasotzeko webgunean erregistratzea ezinbestekoa da. Saioa lehenekoz hastean albiste buletinera harpidetzeko aukera izango du erabiltzaileak. Gerora ere erregistratutako erabiltzaile orok izango du harpidetu edo harpidetza ezabatzeko aukera.

EuskalNatura webgunea Biologia eta Geologia ikasketak burutzen diharduten 11 gaztek sortu eta kudeatzen duten webgunea da, Euskal Herriko natura eta zientziaren inguruko albiste, erreportaje, artikulu, argazki, bideo eta dokumentuak jasotzen dituena, besteak beste.

Beraz, zientzia eta naturaren inguruan informaturik egoterik nahi baduzu, hemen duzu zure aukera!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu